161. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Herrilurraren desafektazioa, ondoren trukea egiteko

Cintruenigoko Udalak, 2016ko abuztuaren 3an egindako bilkuran, nahitaezko gehiengoarekin, betiere uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduari (urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuak onetsia) jarraikiz, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea Cintruenigoko 5. poligonoko 4. poligonoko 2.341. eta 1.670. herrilur-lurzatiak eta Cintruenigoko 5. poligonoko 820., 866., 868. eta 1.101. herrilur-lurzatien desafektazioa, gero trukea egiteko, horiek lantzeko eskubide historikoekin, Manuel Ayala Sánchezek baititu eskubide horiek, eta Cintruenigoko 7. poligonoko 1.736. eta 712. lurzatiekin, partikularrek herrilurretako lurzatien gainean dituzten lantzeko eskubideak berreskuratzeko, eta herrilurretarako beste lur batzuk hartzeko, kargarik gabeak eta balio handiagokoak, eta izan daitezkeen epaiketei ihes egiteko, kostu handia baitute bai partikularrentzat bai toki entitatearentzat; betiere, baldintza-agiriekin bat.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabakia eta espedientea, interesdunen eskura baitira Udal Idazkaritzan, jendaurrean egonen dira hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betiko bihurtuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onesteko.

Cintruenigon, 2016ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1609357