161. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Ezkontza zibila egiteko eskumena bertze baten esku uztea. 344/2016 Ebazpena

Alkate udalburuak, 2016ko abuztuaren 4an, ebazpen hau eman zuen:

Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. eta ondoko artikuluekin loturik, Alkateek Ezkontza Zibilak Egiteari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legean eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 1995eko urtarrilaren 26ko jarraibidean ezarritakoarekin bat, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta ondoko artikuluetan jasotzen diren ahalmenak erabiliz, hona zer ebatzi duen alkate honek, esleiturik ditudan eskumenak erabiliz:

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–María Pilar Sarasa Galarreta zinegotziaren esku uztea ezkontza zibilak egiteko Alkatetza honi dagozkion eginkizunak, ezkontza zibila egiteko udaletxe honetan, 2016ko abuztuaren 5ean, 10:30ean.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cintruenigon, 2016ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1609355