161. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Cintruenigoko (Nafarroa) Principe de Viana, Santa Cruz, Sancho
el Fuerte, Cortes de Navarra eta Javier kaleetako sareak berritzeko obretarako kontribuzio berezien ezarpena eta ordainketa-agindua. Behin betiko onespena

Cintruenigoko Udalak, 2016ko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran, legearen araberako gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea kontribuzio berezien ezarpenaren eta ordainketa-aginduaren espedientea, Cintruenigoko (Nafarroa) Principe de Viana, Santa Cruz, Sancho el Fuerte, Cortes de Navarra eta Javier kaleetan sareak berritzeko obretarako.

Erabakia eta espedientea jendaurrean egon dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia toki entitate honen iragarki oholean eta 2016ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 14an, argitaratu ondoren, jendaurreko epea alegaziorik, kexarik edo oharrik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganda. Beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, eta erabakiaren testu osoa argitara ematen da, ondorio juridikoak izan ditzan.

Cintruenigon, 2016ko uztailaren 22an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

ERANSKINA

Cintruenigoko Udalak, 2016ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 5.1.b) eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera, kontribuzio bereziak udal ogasunaren baliabidea dira.

Udal honek Cintruenigoko (Nafarroa) Príncipe de Viana, Santa Cruz, Sancho El Fuerte, Cortes de Navarra eta Javier kaleak zolatu eta haietako hornidura eta saneamenduko sareak berrituko ditu.

Udalari dagokio kontribuzio bereziak ezartzeko erabakia hartzea, obra horien kostuari, gero zehaztuko den proportzioan, aurre egiteko. Hasiera bateko kalkuluaren arabera 746.932,85 euro izanen dira, kontribuzio bereziak ezarriko direlako soilik sareak berritzeko lanak finantzatzeko, herrian egin den moduan burutu diren zoladura eta sareetako obren fase guztietan.

432.109,92 eurokoa da Udalak, obra hori finantzatzeko, Nafarroako Gobernuari eskatu dion diru-laguntzaren zenbatekoa, sareen obretarako. Beste alde batetik, Udalak 129.632,97 euroko BEZa berreskuratuko du. Beraz, Udalak finantzatu beharreko zenbatekoa 185.189,96 eurokoa da. Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 112.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, lanak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo zabaltzeagatik toki entitateak pairatzen duen kostuaren %90a izanen da, gehienez ere, kontribuzio berezien zerga-oinarria.

Udal honek Kontribuzio bereziak ordainarazteko ordenantza onetsi zuen: hasiera batean 1984ko martxoaren 9ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, eta behin betiko, 1984ko apirilaren 16koan; horren iragarkia 1984ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 30ean.

Toki Ogasunei buruzko aipatu Foru Legearen 109. artikuluan ezarritakoari jarraituz, kontribuzio berezien zergapeko egintza da subjektu pasiboak onura bat edo bere ondasunen balio gehitze bat erdiestea toki entitate horiek herri lanak egitearen ondorioz edo toki mailako zerbitzu publikoak ezarri edo zabaltzearen ondorioz.

Udaleko arkitektoak emandako txostena ikusita, bertan adierazi baita obrak egitearen ondoriozko zergadunen onura berezia.

Kontuan hartuta Osoko Bilkurak 2016ko apirilaren 6an egindako bileran, legez eskatzen den gehiengoa izanik, erabaki zuela Cintruenigoko (Nafarroa) Príncipe de Viana, Santa Cruz, Sancho El Fuerte, Cortes de Navarra eta Javier kaleetako sareak berritzeko eta zoladura emateko obren proiektu teknikoa onestea, eta aipatu proiektua jendaurrean egon dela.

Kontuan hartuz aipatutako aginduak eta haiekin bat heldu direnak, bai Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legekoak bai udal ordenantzakoak,

Ikusirik Ogasun Batzordearen 2016ko maiatzaren 25eko irizpena,

ERABAKI DA:

Lehendabizikoa.–Kontribuzio bereziak ezartzea Cintruenigoko (Nafarroa) Príncipe de Viana, Santa Cruz, Sancho el Fuerte, Cortes de Navarra eta Javier kaleetako hornidura eta saneamendu sareak berritzeko obretarako.

Bigarrena.–Aipatu tributuaren ordainketa agintzen duen espedientea irekitzea, banaketa oinarri hauei jarraituz:

a) Obren guztirako kostua 746.932,85 eurokoa izanen da eta Udalak bere gain hartutako zenbatekoa 185.189,96 eurokoa izanen da, obrak finantzatzeko.

b) Onuradunen artean banatu beharreko zenbatekoa behin-behinekoz finkatzea: 96.004,62 euro, hau da, Cintruenigoko Udalak bere gain hartzen duen obra kostuaren %51,84ari dagokiona.

c) Aurreko oinarrian azaltzen den kopurua zuzendu eta doitu eginen da aipatu obrak bururatu ondoan, obren benetako kostua jakinda, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 112.3 artikuluan xedatutakoaren arabera: “Obra edo zerbitzuetarako aurrekontuan jarritako kostu osoa aurreikuspen hutsa izanen da. Benetako kostua handiagoa edo txikiagoa izatera, hura hartuko da dagokion kuota kalkulatzeko”.

d) Honako banaketa modulu hauek batera aplikatzea: fatxadaren metro linealak (%60ko ponderazioa duela) eta lurzatiaren azalera (%40ko ponderazioa duela).

Hirugarrena.–Aurreko puntuan ezarritako ondorioetarako, zergadunen behin-behineko zerrenda onestea, baita bana-banako kuotak ere, obraren kostuari modulu aplikagarria ezartzearen ondorioz ateratakoak, I. eranskinean ezartzen den gisan.

Laugarrena.–Erabaki hau eta espedientearen gainerakoa jendaurrean edukitzea 30 egunean Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia jarrita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak edo erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ukitutako jabe edo titularrek Zergadunen Administrazio Elkartea eratzen ahalko dute, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 119. eta 120. artikuluetan ezartzen den gisan.

Zehaztea ezen, erreklamaziorik aurkezten ez bada, kontribuzio bereziak ezartzeko eta haien ordainketa agintzeko erabakiak behin-behinekoak izatetik behin betikoak izatera igaroko direla, berriz ere erabakia hartu beharrik izan gabe, eta orduan argitaratuko direla bai erabakia bai behin betiko testua, Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoan ezarri bezala, eta zergadunei jakinaraziko zaizkiela egokitu zaizkien bana-banako kuotak, interesduna ezaguna bada; bestela, ediktu bidez.

Iragarkiaren kodea: L1608831