161. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Herrilurren desafektazioa, erabilera lagatzeko ureztatzeko
baltsa bat eraikitzearren. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2016ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Hasiera batean onestea berrehun (200 m²) metro koadroko herrilurren desafektazioa, 19. poligonoko 907. lurzatiko herrilurrean, El Rincón alderdian, erabilera Oscar Galipienzo Miramóni lagatzeko, ureztatzeko baltsa bat eraikitzearren.

2.–Erabileraren lagapena arautuko duen baldintza-agiria onestea.

3.–Erabaki hau jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, aitzinetik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aipatutako epean alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2016ko abuztuaren 3an.–Lehen alkateordea, Manuel Romeo Arnedo.

Iragarkiaren kodea: L1609343