161. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

17. poligonoko 192, 217, 218 eta 219. lurzatietako eremu
batzuk herrilurren sailean sartzea eta beste batzuk ateratzea,
lur saila putzu bati egokitzeko

Caparrosoko Udalak, 2016ko uztailaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, gehiengo osoa zuela:

Lehena.–Hasiera batean onestea Corraliza Tomillar kooperatiba sozietateak erabili ez duen azalera herrilurren sailean sartzea, herrilurren sailetik atera baitzen putzu bat eraikitzeko, biometanizazio plantako digestatoa bertan biltzeko. Espedienteko planoetan ageri bada ere, hizpide dugun azalera horrek eremu hau hartzen du:

–17. poligonoko 192. lurzatia: = 4.247,45 m².

–17. poligonoko 217. lurzatia: = 61,28 m².

–17. poligonoko 218. lurzatia: = 1.338,28 m².

Bigarrena.–Hasiera batean onestea herrilurren sailetik ateratzea biometanizazio plantako digestatoa biltzeko putzua eraikitzeko asmoz Corraliza Tomillar kooperatiba sozietateak hartutako azalera, ez baitzen herrilurren sailetik atera erabilera lagatzeko erabakietan. Espedienteko planoetan ageri bada ere, hizpide dugun azalera horrek hartzen duen eremua hau da:

–17. poligonoko 217. lurzatia: = 1.586,47 m².

–17. poligonoko 218. lurzatia: = 4.084,77 m².

–17. poligonoko 219. lurzatia: = 537,79 m².

Hirugarrena.–Adieraztea, aurreko ataletan adierazitako eremuak herrilurren sailetik atera eta sartu ondotik, guztira 30.022,08 m²-ko azalera aterako dela herrilurren sailetik hizpide dugun erabilera lagapenerako. Zehazki, azalera hau hartuko da lurzati bakoitzetik:

–17. poligonoko 217. lurzatia: = 2.095,37 m².

–17. poligonoko 218. lurzatia: = 25.782,55 m².

–17. poligonoko 219. lurzatia: = 808,12 m².

–17. poligonoko 192. lurzatia: = 1.336,04 m².

Laugarrena.–Nafarroako Gobernuari eskatzea alda ditzala 2009ko urriaren 5eko eta 2010eko ekainaren 14ko gobernu erabakiak, behin erabaki hau jendaurrean izan eta behin betiko onetsi ondotik, jasota gera dadin lurzati bakoitzetik zer azalera gelditu den egiazki herrilurren sailetik kanpo, hirugarren atalean adierazi bezala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103 eta 140. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea, interesdunen eskura baita Udal Idazkaritzan, jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzan.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betiko bihurtuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onesteko.

Caparroson, 2016ko uztailaren 29an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1609018