161. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

11. poligonoko 135. lurzatiko B azpilurzatiaren kalifikazio juridikoaren hasierako aldaketa

Caparrosoko Udalak, 2016ko uztailaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 136,10 metro koadroko ondasun higiezin bat afektatzea, 11. poligonoko 135. lurzatiko, B azpilurzatian dagoena, Rafael Aizpun kalean (orain zenbakirik gabea; lehen 26-A), erabilera publikoko Rafael Aizpun kaleari gehitzeko, haren kalifikazio juridikoa aldatuz: ondareko ondasun izatetik jabari publikoko ondasun izatera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Espedientea interesdunen eskura dago Udalaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era.

Jendaurrean dagoen bitartean inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da higiezinaren kalifikazio juridikoaren aldaketa.

Caparroson, 2016ko uztailaren 29an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1609017