161. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Udal ordenantza, Gizalegezko jokaeren sustapena eta espazio publikoen babesa arautzen dituena. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2016ko uztailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Gizalegezko jokaeren sustapena eta espazio publikoen babesa arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Caparroson, 2016ko uztailaren 29an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1609016