161. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Udalaren eraikinak, lokalak eta instalazioak aldi baterako
edo aldian behin erabiltzeko erregelamendua. Hasierako onespena

Barasoaingo Udalak, 2016ko uztailaren 18an egin osoko bilkura arrutnean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren eraikinak, lokalak eta instalazioak aldi baterako edo aldian behin erabiltzeko erregelamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedienteak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu halakorik aurkezten, erregelamendu horiek behin betiko onetsirik geldituko dira, eta haien testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Barasoainen, 2016ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1609384