161. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

366/2016 FORU AGINDUA, abuztuaren 2koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Eskubide Sozialetako kontseilariaren apirilaren 19ko 200/2016 Foru Aginduan baimendutako kreditua handitzen duena. Foru agindu horren bidez, adineko pertsonak jantokietara joateko 2016ko laguntza ekonomikoen deialdiaren oinarri arautzaileak ezarri ziren, baita haien kudeaketan laguntzen duten entitateak aukeratzeko prozedura ere.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren apirilaren 19ko 200/2016 Foru Aginduaren bidez, adineko pertsonak jantokietara joateko 2016ko laguntza ekonomikoen deialdiaren oinarri arautzaileak ezarri ziren, baita haien kudeaketan laguntzen duten entitateak aukeratzeko prozedura ere.

Aipatu foru aginduaren I. eranskinaren 11. oinarriak, aurrekontuko diru-izendapenari dagokionez, honako hau ezartzen du:

“Laguntza hauek emanen dira aurrekontuko diru-izendapena dagoen heinean.

Programaren izaera kontuan harturik, gehieneko zenbateko hori gaindituz gero, bidezkoa izanen da deialdiko kreditua handitzea, Eskubide Sozialetako kontseilariak onetsi beharko baitu.”

Espedientean dagoen txosten teknikoa ikusirik, agerian uzten duena beharrezkoa dela deialdian aurreikusitako kreditua handitzea, Programen eta Diru-laguntzen Kudeaketaren Atalak emana.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Adineko pertsonak jantokietara joateko 2016ko laguntza ekonomikoen eta haien kudeaketan laguntzen duten entitateak aukeratzeko prozeduraren deialdirako baimendutako gastua aldatzea (deialdia Eskubide Sozialetako kontseilariaren apirilaren 19ko 200/2016 Foru Aginduaren bidez onetsi zen), deialdi horretarako kredituari 5.000,00 euro gehituta.

2. Deialdi horretan baimendu zen gastuan 5.000,00 euro gehiago baimentzea, honako kontu-sail honen kargura: “Jantokietarako diru-laguntzak” izeneko 920005 93100 4809 231B02 kontu-saila, 2016ko gastuen aurrekontuari dagokiona.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute foru agindu honen aurka, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea galarazi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Programen eta Diru-laguntzen Kudeaketaren Atalari, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentroari, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegoari eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko abuztuaren 2an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1609362