160. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

2016ko zerga-tasak. Behin betiko onespena

Biurrun-Olkozko Udalak, 2016ko otsailaren 4ko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2016ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak, 2016ko urtarrilaren 1ean indarra har zezaten.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, hasierako onespena 2016ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, otsailaren 23an, eta inork ez du erreklamazio edo oharrik aurkeztu; beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: zerga-tasa, %0,18.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: zerga-tasa, %0,3.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): zerga-tasa, %4.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ): 1,40 indizea, gutxieneko kuoten gainean.

–Lurren balio igoeraren gaineko zerga.

  • Balioaren igoera zehazteko portzentajea:
  • 5 urte bitarte: %2,88.
  • 10 urte bitarte: %2,68.
  • 15 urte bitarte: %2,5.
  • 20 urte bitarte: %2,47.
  • Kuota zehazteko zerga-tasa: %15,46.

Tebasen, 2016ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Pablo Labiano Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1609003