160. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

RIBAFORADA

Administrari-ofizial izateko deialdia

Ribaforadako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2016ko abuztuaren 10eko bilkuran, deialdi baten oinarriak onetsi zituen, Ribaforadako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzeko, aldi baterako eta administrazio araubidean. Honako hauek dira oinarriak:

Ribaforadan, 2016ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

DEIALDIAREN OINARRIAK, RIBAFORADAKO UDALAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN ZERBITZUKO ADMINISTRARI-OFIZIALAREN LANPOSTU BAT BETETZEKO, ALDI BATERAKO ETA ADMINISTRAZIO ARAUBIDEAN

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1.–Deialdi honen xedea da Ribaforadako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzea, aldi baterako eta administrazio araubidean, oposizio bidez. Hori guztia, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera, eta irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuari jarraikiz (dekretu horrek langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ematen ditu). Lanpostu huts bat aldi baterako betetzeko izanen da, legez ezin baita izaera finkoz edo behin betiko bete.

Hautaketa honetan sortzen den onartuen zerrenda geroko aldi baterako kontratazioetarako erabiltzen ahalko da, ordezkapenak egin behar izanez gero, hautaketaren ondoko lau urteen barrenean.

1.2.–Lanpostuak C mailako ordainsariak izanen ditu, Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera, maila horretako eginkizunak baititu, eta plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak ere izanen ditu.

1.3.–Lanaldiaren araubidea eta ordutegia Ribaforadako Udalak lanpostu horretarako ezarritakoak izanen dira, zerbitzuaren beharretara egokituko dira beti, eta organo eskudunak edozein unetan aldatzen ahalko ditu.

1.4.–Kontratua 2016ko urriaren 13an hasiko da (edo deialdiaren arabera kontratazioa egiterik dagoen egunean) eta, bukatu, probaldia gainditu ondoren lanpostu hutsa modu finkoan betetzen denean (legez ezarritako prozeduraren bidez), edo lanpostua amortizatzen denean edo plantilla organikoa aldatzen denean, eta, betiere, kontratazioa justifikatzen duen beharra dagoen bitartean iraunen du kontratuak. Kontratatzen den pertsonak lanpostua utzi beharko du hautatuak lanpostu hutsaren jabetza hartzen duenean.

1.5.–Bi hilabeteko probaldia ezartzen da.

1.6.–Oinarri hauetan aurreikusi ez den orotan, arau hauei jarraituko zaie: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia, irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretua, langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ematen dituena, eta aplikatu beharreko gainerako arauak.

2. oinarria.–Eginkizunak.

Bete beharreko eginkizunak jarraian aipatzen dira, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe:

–Jendeari arreta ematea eta administrari-ofizialek udal bulegoetan betetzen dituzten eginkizunak.

–Udalaren Kontu-hartzailetzarekin lankidetzan aritzea Ribaforadako Udaleko diruzaintza eta kontabilitate eginkizunetan eta haren menpeko erakunde autonomoetan.

–Administrari-ofizial bati dagozkion eginkizun guztiak, barnean direla goiko mailetakoei laguntzeko eta betearazteko eginkizunak.

–Ribaforadako Udalak lanpostu horri loturik esleitzen ahal dizkion eginkizunak.

3. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Lanpostu horretara lehiatzen direnek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen eta haien familiakoen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, abuztuaren 30eko 252/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarri den bezala.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo titulu baliokide bat izatea edo eskuratzeko moduan egotea.

d) Administrari-ofizial baten lanpostuaren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Azterketarako eskubideak izateko, Udalaren Diruzaintzan 5,00 euro ordaindu izana.

4. oinarria.–Eskabideak.

4.1.–Eskabideak Ribaforadako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, bulegoak irekita dauden orduetan, 11:00etatik 14:00ak arte, astelehenetik ostiralera, jaiegunak izan ezik, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduetako batean aurkeztu beharko dira.

4.2.–Eskabideak deialdi honetako ereduari lotuko zaizkio (I. eranskina).

4.3.–Eskabideari honako dokumentu hauek erantsi beharko zaizkio:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia konpultsatua.

b) Eskatzen den titulazioaren kopia konpultsatua edo eskaerak aurkezteko epea burutzen denerako hura erdiesteko maneran izanen dela adierazten duen agiriarena.

c) Azterketarako eskubideak izateko, Udalaren Diruzaintzan 5,00 euro ordaindu izanaren frogagiria. Azterketa eskubideengatik zenbateko hori ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Prozedura hauetakoren bat erabiliz ordaindu ahalko da zenbateko hori:

–Ribaforadako Udalaren bulegoan eskudiruz ordainduta.

–Kontu hauetako edozeinetan diru-sarrera eginez, eskudirutan edo bankuko transferentzia bidez: Nafarroako Rural Kutxako ES96 3008 0017 6807 0106 2325; La Caixako ES74 2100 5082 2122 0004 4295. Kasu horretan, ordainagirian datu hauek adierazi beharko dira nahitaez:

  • Izangaiaren izen-deiturak.
  • Kontzeptua: administrari-ofizialaren lanposturako azterketaren eskubideak.

4.4.–Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.5.–Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.

4.6.–Desgaitasunen bat aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea eta, hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera desgaituak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

5. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1.–Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Ribaforadako Udaleko alkateak, hamar egun balioduneko epearen barrenean, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du. Zerrenda Udaletxeko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

5.2.–Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, izangai baztertuek erreklamazioak egin ditzakete eta beren eskabideetan egindako akatsak zuzendu, horrelakorik baldin bada, idazkia aurkezturik Ribaforadako Udaleko Erregistro Orokorrean.

5.3.–Erreklamazioetarako epea bukatu eta erreklamazioen gaineko ebazpena emandakoan, Ribaforadako alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da. Argitalpen horretan zehaztuko da probak non, noiz eta zein ordutan hasiko diren.

Gero, epaimahaiak Udaletxeko iragarki oholean jarriko ditu hurrengo probak egiteko egunak.

5.4.–Funtzio Publikoan sartzeko Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, deialdia argitaratzen den egunetik bi hilabeteren buruan hasiko da, gutxienez ere, oposizioa.

6. oinarria.–Epaimahaia: eraketa eta jarduketak.

6.1.–Kide hauek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Jesús M.ª Rodríguez Gómez, Ribaforadako Udaleko alkatea.

–Mahaiburuaren ordezkoa: Tirso Calvo Zardoya, Ribaforadako Udaleko lehen alkateordea.

Lehen mahaikidea: Ana María Zardoya Gómez, Ribaforadako Udaleko langileen ordezkaria.

–Lehen mahaikidearen ordezkoa: Ana Carmen Jiménez Miranda, Ribaforadako Udaleko administraria.

Bigarren mahaikidea: Fermín Cabasés Hita, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren aholkulari ekonomikoa.

–Bigarren mahaikidearen ordezkoa: M.ª Jesús Eugui Iraizoz, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko administrari-ofiziala.

Hirugarren mahaikidea: Ana José Aicua Adrián, Ribaforadako Udaleko kontu-hartzailea.

–Hirugarren mahaikidearen ordezkoa: Juan Andrés Ramírez Erro, Cortesko Udaleko kontu-hartzailea.

Mahaikide-idazkaria: Andrea Lafuente Bozal, Ribaforadako Udaleko idazkaria.

–Mahaikide idazkariaren ordezkoa: Jesús Litago Zardoya, Cortesko Udaleko idazkaria.

6.2.–Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude; izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.

6.3.–Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe. Nolanahi ere, mahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan edo, bestela, haien ordezkoek.

6.4.–Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sortzen diren arazo guztiak, eta berdinketa suertatuz gero, mahaiburuak kalitateko botoa erabil dezake.

6.5.–Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek dagokien espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira, eta epaimahaiari horietan baizik ez diote lagunduko.

7. oinarria.–Oposizioaren nondik norakoa.

7.1.–Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gutxienez ere bi hilabeteren buruan hasiko da oposizioa. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko duen Alkatetzaren ebazpenarekin batean probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren ere zehaztuko da.

Gainerako proben hurrenez hurreneko iragarkiak Ribaforadako Udaletxeko iragarki oholean soilik emanen dira argitara eta, hala egokituz gero, aurreko probak egin diren tokian.

7.2.–Oposizioko ariketak plika itxien sistema erabiliz eginen dira, horretarako aukera ematen badute, eta gehienez ere 100 puntu lortzen ahalko dira. Honako ariketa hauek izanen ditu:

7.2.1.–Lehen ariketa: Teorikoa: galdera sorta bati idatziz erantzun beharko zaio; erantzuteko zenbait aukera emanen dira baina horietako bakarra izanen da zuzena. Galderak deialdiko II. eranskinean ageri diren gaiei buruzkoak izanen dira. Proba honetan epaimahaiak 40 puntu eman ditzake gehienez, eta bazterturik geldituko dira 20 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak. Erantzun okerrei puntuak kenduko zaizkie, proba egin aurretik epaimahaiak esanen duen moduan.

7.2.2.–Bigarren ariketa: proba praktiko bat edo gehiago egin beharko dira, epaimahaiak zehaztuta, deialdiko lanpostuaren eginkizunez izangaiek dituzten ezagupen praktikoak neurtzeko, deialdiaren II. eranskineko gaien inguruan batez ere.

Ariketa honen gehieneko iraupena epaimahaiak finkatuko du deialdiaren aurretik.

Bigarren ariketa honetan, gehienez ere, 50 puntu lortzen ahalko dira, eta bazterturik geldituko dira 25 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak. Erantzun okerrei puntuak kenduko zaizkie, proba egin behar den unean epaimahaiak esanen duen moduan.

Lehenbiziko bi ariketa horiek egun berean eta ordu berean eginen dira. Ariketa hau egiteko ez da inongo hiztegirik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik edo telefono mugikorrik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko bolaluma urdin edo beltza ez bada.

Epaimahaiak, lehenbiziko bi ariketak hasi baino lehen, haien gehieneko iraupena finkatuko du.

Epaimahaiak, plikei zenbakia jarri ondoren, lehenbiziko ariketa zuzenduko du lehenik. Ez da zuzenduko lehenbiziko ariketa gainditzen ez dutenen bigarren ariketa, baztertzailea baita.

7.2.3.–Hirugarren ariketa: Profilari egokitzeko psikoteknikoa: gehienez ere 10 puntu emanen dira. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko talde profesionalak zenbait proba eginen ditu; talde hori deialdi honetako gaiari buruzko aholkulari espezialista bezala agertuko da. Izangaiek lanpostuko eginkizunak betetzeko dituzten gaitasunak baloratuko dira. Ez da baztertzailea izanen.

7.2.4.–Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo nortasuna frogatzeko epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste agiriren bat aldean dutela agertu beharko dute. Probetara agertzen ez direnak edo beren nortasuna adierazitako moduan frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

Minusbalio frogatua dutenentzat (organo eskudunaren ziurtagiri bidez), ariketak egiteko denborak eta baliabideak egokituko dira, baldin eta eskabidean horixe eskatu badute.

7.2.5.–Behin bi lehenbiziko ariketak kalifikatutakoan, epaimahaiak izangaien eta beren kalifikazioen zerrenda jarriko du Ribaforadako Udaleko iragarki oholean.

Emaitzak argitaratzen diren egunean berean iragarriko dira, Ribaforadako Udaleko iragarki oholean, plikak jendaurrean irekitzeko eguna eta ordua.

Horren ondoren, oposizioko hirugarren ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua jarriko dira iragarki oholean, ariketa hori egin baino 48 ordu lehenago gutxienez.

Lehenbiziko bi ariketen kalifikazio zerrenda argitaratu ondoren, proba psikoteknikoa (hirugarren ariketa) eginen da, eta hori egiteko eguna, tokia eta ordua ere Ribaforadako Udaleko iragarki oholean paratuko dira, ariketa egin baino 48 ordu lehenago gutxienez.

7.2.6.–Epaimahaiak, egokiera bilatuz eta ariketetan ahalik eta egun gutxien erabiltzearren, erabaki dezake ariketa bat baino gehiago egun berean egitea edo haien ordena aldatzea, eta ariketaren bat egiteko zailtasunagatik, zehazki, ariketa praktikoaren edo ariketa psikoteknikoaren zailtasunagatik, beharrezkoa bada, egun batean edo gehiagotan egiten ahalko dira, kontuan harturik aurreko probak gainditu dituzten izangaiak zenbat diren eta ariketa egiteko zenbat toki behar den.

8. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda, eta pertsona hautatuak agiriak aurkeztea.

8.1.–Hautaprobak bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazio hurrenkeraren araberakoa, Ribaforadako Udaleko iragarki oholean. Gero, zerrenda hori Ribaforadako Udaleko alkateari igorriko dio, probak puntuazio altuenarekin gainditu dituen izangaia kontratatzeko proposamenarekin batera.

Probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazio hurrenkeraren araberakoa, Ribaforadako Udalean maila horretako ordezkapenak egin behar direnerako gordeko da, harik eta lanpostu horren jabetza hartzen den arte.

Kontratazio proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta Ribaforadako Udaleko iragarki oholean jarriko.

8.2.–Proposatutako izangaiak jarraian aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko ditu Ribaforadako Udaleko Erregistro Orokorrean, kontratazio proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogeita hamar egun naturaleko epean:

a) NANaren fotokopia konpultsatua edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen agiri baliokidearena.

b) Deialdiaren 3. oinarrian eskatutako tituluaren kopia konpultsatua edo titulua lortzeko azterketa eskubideak ordaindu izanaren agiriarena (deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen).

c) Medikuen Elkargo Ofizialak emandako osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena ez duela akats fisiko nahiz psikikorik edo eritasunik administrari-ofizialaren eginkizunak betetzea eragozten dionik.

d) Desgaitasunen bat duten izangaiek, gainera, desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek egina.

e) Zinpeko aitorpena, bere erantzukizunpean, eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizi ez izanaren gainekoa.

f) Proposatutako izangaiak nazionalitate espainiarra ez badu, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko du, bere Estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dion diziplina zehapenik edo zigor penalik ez duela adierazteko.

g) Europar Batasuneko herritarra izanez gero, egoitza-txartela.

h) Europar Batasunetik kanpokoa bada, bertan bizitzeko eta lan egiteko baimena.

i) Familia liburua, 3.1.a) oinarriko bigarren lerroaldean sartzen diren herritarren kasuan.

j) Ribaforadako Udalak eskatzen dituen gainerako agiriak.

8.3.–Epe horretan, eta behar adina justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten, ezin izanen da kontratatu, eta haren jarduketa guztiak baliogabetu eginen dira, galarazi gabe eskabidean gezurra esateagatik egozten ahal zaion erantzunbeharra.

Halakoetan, puntuazio handiena duen hurrengo izangaiaren aldeko kontratazio proposamena eginen da eta, horrela, hurrenez hurren; oinarri honetan ezarritako moduan jokatuko da horiekin.

9. oinarria.–Kontratazioa eta kontratuaren hasiera.

9.1.–Ribaforadako Udaleko alkate udalburua izanen da organo eskuduna, proposatzen den eta oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaiaren aldi baterako kontratazioa, administrazio araubidekoa, sinatzeko, deialdi honen 1. oinarrian xedatutakoarekin bat.

9.2.–Gaur egun plaza betetzen duen pertsonaren erretiro-egunaren ondoko lehen lanegunean hasiko da lanean izangai kontratatua, edo, bestela, behar den egunean, behin hautaketa eta egoki den tramitazioa egin ondoren.

9.3.–Bi hilabeteko probaldia ezartzen da, kontratazio egunetik hasita.

10. oinarria.–Aplikazio osagarriak.

Deialdi honetan ezartzen ez den orotan aplikatzekoak diren indarreko arauak aplikatuko dira.

11. oinarria.–Errekurtsoak.

10.1.–Deialdi honen aurka, baita haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka ere, errekurtso hauetako bat para daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1.–Administrazio agiriak: ofizioa, eskabidea, ziurtagiria, akta, zirkularra, erabakien igorpena, jakinarazpenak. Antolaketa eta artxiboko tratamendua.

2.–Biztanleen udal errolda. Biztanleen udal erroldaren ezagutza orokorra.

3.–Administrazioaren xedapenak eta egintzak. Administrazio-prozedura. Kontzeptua. Printzipioak. Faseak. Interesduna. Administratua. Herritarren eskubideak. Eskaerak, idazkiak eta komunikazioak aurkeztea. Erregistroak. Epeen kontaketa. Administrazio egintzen jakinarazpena. epeak eta moduak. Argitaratzea: moduak eta kasuak.

4.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: II. titulua: Udalerria. Antolaketa.

5.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea: Nafarroako Toki Ogasunen baliabideak. Udal zergak. Aurrekontua eta gastu publikoa.

6.–270/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duena.

7.–Irailaren 21eko 272/1998 Foru Dekretua, Nafarroako Toki Administraziorako Kontabilitate Jarraibidea onesten duena.

8.–234/2015 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Nafarroako Toki Entitateen Aurrekontu Egitura onesten duena.

9.–Aurrekontu egonkortasunari buruzko araudia. 2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa, eta hura garatzeko araudia.

10.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena: I. titulua: Xedapen orokorrak.

11.–Informatikako oinarrizko kontzeptuak: Word-eko testu tratamenduak, Excel kalkulu-orria, Internet eta posta elektronikoa.

Iragarkiaren kodea: L1609487