160. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Usategiak enkantean

Aezkoako Batzar Nagusiak iragarri du enkante publikoan esleituko dituela, banan-banan eta ahozko posturen bidez, Gibelea eremuko zenbait usategiren errentamenduak, 2016 denboraldirako.

Enkantea Ibarreko Etxean eginen da, Ariben, 2016ko irailaren 3an, 12:00etan.

Usategirik hutsik geratzen bada, bigarren eta hirugarren enkanteak eginen dira, %10eko eta %20ko beherapenarekin, hurrenez hurren, Ibarreko Etxean, irailaren 10ean eta 17an, 12:00etan.

Enkantearen baldintzak Batzarreko Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.

Usategien zerrenda eta tasazioa:

–1. usategia: 80,00 euro.

–2. usategia: 80,00 euro.

–3. usategia: 160,00 euro.

–4. usategia: 160,00 euro.

–6. usategia: 400,00 euro.

–7. usategia: 160,00 euro.

–8. usategia: 160,00 euro.

–9. usategia: 240,00 euro.

–10. usategia: 300,00 euro.

–11. usategia: 200,00 euro.

–13. usategia: 400,00 euro.

–14. usategia: 600,00 euro.

–15. usategia: 500,00 euro.

Aditzea ematen da, baita ere, oilagor ehizarako banakako 15 txartel salduko direla, seiehun euroan (gehi BEZa). Eskabideak sartu diren ordenari jarraituz salduko dira txartelak, eta Aezkoa mendiko (NA-10418) eremu baimenduetarako balio izanen dute, 2016-2017 denboraldirako.

Ariben, 2016ko abuztuaren 10ean.–Batzarreko burua, Félix Jamar Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L1609482