160. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Aurrekontuko 2/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2016ko abuztuaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2/2016 Espedientea, “Foruen plaza oinezkoentzako eremu bihurtzea” izenekoa, 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin bat, espedientea hamabost egun baliodunean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Murchanten, 2016ko abuztuaren 10ean.–Alkate udalburua, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1609499