160. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGETA

1. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Larragetako Kontzejuak, 2016ko uztailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko udal aurrekontuko 1. aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Larragetan, 2016ko uztailaren 29an.–Kontzejuko burua, Cruz Oteiza Bustingorri.

Iragarkiaren kodea: L1609014