160. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Eskumenak bereganatzea

“Alkatetzaren ekainaren 25eko 189/2015 dekretuaren bidez (Nafarroako Aldizkari Ofiziala), Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzi zen, besteak beste, eskumen hau” (...) 1. Kudeaketa ekonomikoa garatzea, onetsitako aurrekontuarekin bat, gastuak xedatzea eta ordainketak agintzea, alkatearen eskumenen mugen barnean.

Kontuan izanik ezen, Tokiko Gobernu Batzarraren 2016ko maiatzaren 12ko eskuordetze bidez esleitutako eskumenak erabiliz, onetsi direla Lizarrako 2016ko herriko jaietako kartel lehiaketaren oinarriak helduen, tartekoen eta txikien kategorietan.

Kontuan izanik tramiteak azkartu behar direla, sariak lehenbailehen, uztailaren 19an, eman ahal izateko lehiaketa, zeinek bere kategorian, irabazi dutenei.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 14 artikuluari jarraikiz, honelaxe ezartzen baitu: “1. Goragoko organoek berenganatu egin dezakete beren mendeko organoek ohiz edo eskuordetzaz ebatzi beharreko gairen baten ardura, arrazoi teknikoek, ekonomiazkoek, juridikoek edota gizartearen edo lurraldearen aldetikoek hala eskatzen dutenean. Hierarkian mendeko ez diren organoei eskumenak eskuordetzan emanez gero, organo eskuordetza-emaileak bakarrik beregana dezake gairen baten ardura. 2. Goragokoak eskumenak bereganatzeko arrazoitu egin behar du beti erabakia, eta jakinarazi prozedurako interesdunei, halakorik balitz, azken ebazpenaren aurretik. Eskumenak bereganatzeko erabakiari ezin zaio errekurtsorik jarri; dena den, aurka egiten ahalko zaio prozeduraren ebazpenari jarritako errekurtsoan, jartzen bada”; legeak ematen dizkidan eskudantziak baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.–Alkatetzaren ekainaren 25eko 189/2015 ebazpenaren bidez Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumena (Kudeaketa ekonomikoa garatzea, onetsitako aurrekontuarekin bat, gastuak xedatzea eta ordainketak agintzea bere eskumenen mugen barrenean) bereganatzea -sariak ordaintzeko prozedurari dagozkion tramiteak gauza daitezen–, Lizarrako 2016ko herriko jaietako kartel lehiaketa ebazteari, epaia emateari eta sariak ordaintzeari dagokienez helduen, tartekoen eta txikien kategorietan.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta eskumenaren bereganatzeak indarra duen ebazpen honen datatik aurrera.

Hirugarrena.–Ebazpen hau entitate honen Kontu-hartzailetza Zerbitzuari igortzea, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkura arruntean, eta dagokion espedientean sartzea.”

Aditzera ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/13985 Legearen 21.1.r) artikuluan emandako eskumena erabiliz.

Lizarran, 2016ko uztailaren 12an.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1608537