150. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

287/2016 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Sissecur Seguridad SLk aurkeztu duen Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana onesten duena.

Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzen dituen maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legeak zehazten duenez, operadoreek azpiegiturei buruzko lurralde plan bat aurkeztu beharko dute. Plan horrek lehendik dauden estazio finkoak, ezartzekoak direnak eta sare osoaren garapenaren aurreikuspena bilduko ditu.

Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 4ko 196/2016 Ebazpenaren bidez, hasiera eman zitzaion Sissecur Seguridad SLk aurkeztutako Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Planaren tramitazioari, eta agindua eman zen eskatutako kokapenak Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzeko, interesdunek bidezko alegazioak aurkez zitzaten.

Orobat, ebazpen horretan errekerimendua egin zitzaien Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari, Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuari, Ondare Historikoaren Zerbitzuari eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, bakoitzak bere eskumenen esparruan txostena egin zezan azpiegituren lurralde planeko aipatu aldaketari buruz. Aipatu unitateek eta Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak aipatu txostenak egin dituzte dagozkien determinazioekin, eta ebazpen honen II. eranskinean bildu dira.

Aipatu atarian jendaurrean egon den bitartean, ez da alegaziorik aurkeztu:

2015eko ekainaren 24ko Erabakiaren bidez, 10/2002 Foru Legean arautzen diren Nafarroako Foru Komunitateko azpiegituren lurralde planei dagokienez, Nafarroako Gobernuak erabaki du telekomunikazioen arloan eskumenak dituen departamentuak tramitatu eta ebatziko dituela plan horiek.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren 4. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Sissecur Seguridad SLk aurkeztu duen Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana onestea, barne direla ebazpen honen I. eranskinean, a) atalean, agertzen diren kokapenak eta II. eranskinean agertzen diren determinazioak, ukitutako instalazioek bete beharko dituztenak.

2. I. eranskineko b) atalean agertzen diren kokapenak baztertzea, unitate organikoek haien kontrako txostena egin baitute. Txosten horiek dira baztertzeko arrazoia, eta operadoreari jakinaraziko zaizkio ebazpen honekin batera.

3. Ebazpena Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuari, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari, Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuari, Ondare Historikoaren Zerbitzuari eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari igortzea.

4. Ebazpen hau, bere eranskinak eta parte hartu duten unitate organikoen txosten osoak Sissecur Seguridad SLri jakinaraztea, eta aditzera ematea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela haren aurka, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen).

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko uztailaren 1ean.–Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren zuzendari nagusia, Mikel Sagüés García.

I. ERANSKINA

a) atala Planean sartutako estazioak:

ESTAZIOA

UDALERRIA

UTMX

UTMY

NAVA0

IRUÑA

611804

4740830

NAVA2

OSINAGA

603383

4751483

NAVA3

OLAITZ

612090

4749080

NAVA4

ILURDOTZ

618420

4747979

NAVA11

SALDISE

595571

4745324

NAVA12

ZUASTI

602398

4745554

NAVA21

GARTZIRIAIN

605778

4748995

NAVA31

ZANDIO

614041

4751041

NAVA32

USETXI

618889

4755897

NAVA41

SARASIBAR

615959

4751678

NAVA112

LETE

598265

4746668

NAVA211

OLLAKARIZKETA

606639

4748638

NAVA321

INBULUZKETA

619020

4753499

NAVA411

BIZKARRETA

629125

4759714

NAVA412

OSTERITZ

622181

4752692

NAVA4111

IMIZKOTZ

633334

4752262

NAVA4112

ORREAGA

636530

4763753

NAVA4121

URTASUN

620366

4758230

NAVA41121

ARIBE

641797

4755081

* Ikus II. eranskina, berariazko determinazioak.

b) atala Planetik baztertutako estazioak:

ESTAZIOA

UDALERRIA

KONTRAKO TXOSTENAREN EGILEA

NAVA1

OTXOBI

Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

NAVA22

EUSA

Ondare Arkitektonikoaren Atala

NAVA1211

AGINAGA

Ondare Arkitektonikoaren Atala

Ingurumen Osasunaren Atala

NAVA121

AGINAGA

Ondare Arkitektonikoaren Atala

NAVA122

ERITZE ITZA

Ondare Arkitektonikoaren Atala

NAVA111

ATONDO

Ondare Arkitektonikoaren Atala

NAVA1212

SARATSATE

Ondare Arkitektonikoaren Atala

II. ERANSKINA

Determinazio orokorrak

–Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Irekitzeko lizentziaren fasean, eta oinarrizko estazioak martxan jarri baino lehen, teknikari eskudun baten ziurtagiria aurkeztuko da dagokion udalean. Txosten horretan justifikatuko da estazioak proiektu teknikoarekin eta aurkeztutako eranskinekin bat egin direla, eta emisio irrati-elektrikoetako esposizio mailen neurketa errealen emaitzak emanen dira. Neurketak erradiazio handiena den tokian eginen dira (bertaratzerik bada), barne direla bereziki aintzat hartu beharreko erabilera-eremuak, urtarrilaren 11ko CTE23/2002 Aginduan eta geroko aldaketetan ezarritako prozedurari jarraikiz eta maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Sustatzaileari gogorarazi behar zaio ezen, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren arabera, obretako udal lizentziak eman baino lehen instalazio bakoitzaren ingurumen ukipenetarako baimen egokia tramitatu beharko dela, betiere instalazioa lurzoru urbanizaezinean bada eta aldez aurretik baimen hori ez badu.

–Ondare Historikoaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Aurreikusitako lanetan, horren berririk izan ez eta aztarna arkeologikoren bat agertuko balitz, lanak gelditu eta horren berri eman beharko dio, berehala, Arkeologiaren Atalari, ondare historikoaren alorrean indarrean dagoen legeriarekin bat (Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 59. artikuluan eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 42.3 eta 44. artikuluak). Aipatu foru legearen 101.h artikulua aplikatzeko, oharpen hori ez betetzeagatik ondare historikoari gerta dakiokeen edozein ukipen arau-hauste larritzat joko da.

–Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

Abenduaren 31n martxan dauden estazioen zerrenda aurkeztu beharko du operadoreak, egun hori baino lehen, gutxienez datu hauekin: estazioaren kodea, UTMx eta UTMy koordenatuak, erabilitako teknologiak (GSM, UMTS, LTE, etab.), emisio frekuentziak eta sektoreen potentziak. Azken urtean estazioan aldaketarik izan ez bada, aski izanen da estazioaren kodea ematea eta aldaketarik ez duela izan adieraztea.

–Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostenean ezarritakoa betez:

35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan xedatutakoarekin bat, lurzoru urbanizaezineko kokapenek, lurzoru urbanizaezineko jardueretako baimena behar badute, instalatu baino lehen tramitatu beharko dute baimena. Orobat, aditzera ematen da baimen horiek eskatzeko behar den dokumentazio teknikoa aipatu legearen 119. artikuluan agertzen dela, eta ohartarazten da ezen, egin gogo diren jarduerak nahi diren tokietan gauzatzeak uki ditzakeen edo gauzatze hori baldintzatzen ahal duten azpiegitura eta/edo zortasunei dagokienez, operadoreek, obrak gauzatu baino lehen, behar diren baimen eta txosten guztiak eskuratuko dituztela kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

Berariazko determinazioak

–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak bere txostenean dio, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 20ko 284E/2015 Ebazpenaren bidez, ukatu egin zela Otxobiko (Itza) NAVA1 estaziorako ingurumen ukipenetarako baimena, lurzoru urbanizaezineko baimenari dagokion kontrako txostena dela eta. Errekurtsoa aurkeztu da, gaur egun tramitatzen ari dena.

Orobat, txostenaren arabera, Tripaldo-Osinagako (Xulapain) NAVA2 eta Sarasibarko (Esteribar) NAVA41 estazioek ingurumen ukipenetarako baimena behar dute. Ebazpen hau emateko unean, aipatu Zerbitzua operadoreak aurkeztutako dokumentazioa aztertzen ari da; hortaz, bere unean emanen dio aditzera operadoreari dagokion ebazpena edo beharrezko ote den dokumentazio gehiago aurkeztea.

–Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak bere txostenean dio herrilurretan dauden estazioek Nafarroako Gobernuko Herrilurren Atalak emandako baimena beharko dutela.

–Arkeologia Atalak bere txostenean dio NAVA22 eta NAVA121 estazioek kalte egiten dutela ondare arkeologikoan, aztarnategi arkeologikotzat jotako tokietan kokatzen direlako. Beraz, jarraipen arkeologikoa egin behar zaie lanei, 14/2005 Foru Legearen 59.3 artikuluak ezartzen duen moduan. Jarraipen hori presakoa izanen da eta 218/1996 Foru Dekretuan xedatutakoa bete beharko du indusketa eta prospekzioetarako lizentziak emateari buruz.

Iragarkiaren kodea: F1608189