126. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

2016ko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko espedientea
Behin betiko onespena

Eguesko Kontzejuko Batzarrak, 2016ko apirilaren 14an egin bilkura arruntean, onetsi zuen 2016ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 1. espedientea.

Aldaketa hori jendaurrean egon da, iragarkia 2016ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, maiatzaren 24an.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Horrenbertzez, eta Foru Lege horren 277.1 artikuluan xedatuari jarraituz, laburturik argitaratzen da aipatu aldaketa:

GASTUAK:

a) Kreditu berezia:

6. kapitulua: 24.217,00 euro.

Aldaketa, guztira: 24.217,00 euro.

FINANTZABIDEAK:

Diruzaintzako gerakina:

1870.00 gastu orokorretarako: 24.217,00 euro.

Eguesen, 2016ko ekainaren 15ean.–Kontzejuko burua, José Angel Valdezate Royo.

Iragarkiaren kodea: L1607464