1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
766/2016 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erizaintzako Zainketen Kudeaketaren Unibertsitate Masterreko ikasketa-plana argitaratzea agintzen duena.
Ikasketa planak izan duenez Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena ere, eta 2011ko urtarrilaren 28an Ministro Kontseiluak tituluaren ofizialtasuna ezarri zuenez (zeina 2011ko otsailaren 24an argitaratu baitzen BOEn, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2011ko otsailaren 7ko ebazpen baten bidez).
Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatutakoarekin, 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, eta 2007ko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina 2010eko uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabaki du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erizaintzako Zainketen Kudeaketaren Unibertsitate Masterreko titulua lortzeko ikasketa plana argitaratzea.
Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.
Iruñean, 2016ko maiatzaren 20an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.
ERANSKINA
Jakintza-adarra: Osasun Zientziak
Ikasketa planaren banaketa ECTS kredituetan, irakasgai motaren arabera:
IRAKASGAI MOTA | ECTS KREDITUAK |
Nahitaezkoak | 45 |
Praktikak | 9 |
Master Amaierako Lana | 6 |
Kredituak osotara | 60 |
Ikasketa plana laburtua (moduluaren eta irakasgaiaren arabera):
MODULUA | ECTS | IRAKASGAIA | IZAERA | ECTS |
Nahitaezko irakasgaiak | 45 | Osasun Zerbitzuen Kudeaketa | Nahitaezkoa | 6 |
Ebidentzia Zientifikoa Osasun Zientzietan | Nahitaezkoa | 6 |
Osasuna, Kultura eta Gizartea | Nahitaezkoa | 4,5 |
Erizaintzako Zainketen Kudeaketa Klinikoa | Nahitaezkoa | 7,5 |
Bioetika eta Osasun-legeria | Nahitaezkoa | 4,5 |
Komunikazioa eta Osasunerako Hezkuntza | Nahitaezkoa | 4,5 |
Diziplinan Sakontzea | Nahitaezkoa | 4,5 |
Aurrerapenak Erizaintzan | Nahitaezkoa | 4,5 |
Kudeaketa proiektuak diseinatzea | Nahitaezkoa | 3 |
Kanpo praktikak | 9 | Egonaldi Praktikoak Zainketaren Arlo Jakinetan | Nahitaezkoa | 9 |
Master Amaierako Lana | 6 | Master Amaierako Lana | Nahitaezkoa | 6 |
Iragarkiaren kodea: F1607565