109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

17/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 2koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoko kideak izendatzen dituena.

1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala emateko azaroaren 26ko 33/2013 Foru Legeak Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoa sortu zuen, gaian eskuduna den departamentuaren menpe.

Martxoaren 26ko 34/2014 Foru Dekretuaren bidez, Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoaren osaera finkatu zen, eta, Lehendakaritzako Departamentuaren titularrak izendapena egin zuen foru agindu bidez.

Egun, memoria historikoaren arloko eskumena Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari dagokio, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuaren 1., 22. eta hurrengo artikuluetan adierazten den moduan.

Hori dela eta, ulertu behar da martxoaren 26ko 34/2014 Foru Dekretuan Lehendakaritzako Departamentuaren titularrari egiten zaizkion aipamenak Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariari eginak direla, abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuaren seigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa bete beharrez.

Kontuan izanik Batzordeko kideak izendatzeko proposamenak egin direla, martxoaren 26ko 34/2014 Foru Dekretuan xedatuarekin bat, bidezkoa da Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoko kide horiek izendatzea.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuan ezarritakoaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Ondoko hauek Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoko kide izatetik kentzea:

José Luis Ruiz Ciruelos jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusia aurreko gobernuan.

María Pilar Goñi Muro andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Gobernuaren Idazkaritzako Ataleko burua aurreko gobernuan.

Víctor Rubio Martínez jauna, Foru Parlamentua ordezkatuz.

Santos Cerdán León jauna, Foru Parlamentua ordezkatuz.

Iñaki Pradini Olazábal jauna, justizia arloan eskuduna den departamentua ordezkatuz.

Emilio Majuelo Gil jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoa ordezkatuz.

Mariano Herrero Ibáñez jauna, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa ordezkatuz eta Monteagudoko alkatea.

José Ramón Martínez Benito jauna, Sartagudako Alargunen Herriko Elkartea ordezkatuz.

Rafael Teijeira Alvarez jauna, Aranzadi Zientzia Elkartea ordezkatuz.

2. Ondoko hauek izendatzea Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoko kide:

Álvaro Baraibar Echeverría jauna, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia.

José Miguel Gastón Aguas jauna, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Memoria Historikoaren Ataleko burua, Batzordeko idazkari gisa arituko dena.

Fernando Mikelarena Peña jauna, Foru Parlamentua ordezkatuz.

Martín Zabalza Arregui jauna, Foru Parlamentua ordezkatuz.

Jesús Sesma Sesma jauna, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko arkeologoa.

Rafael Teijeira Alvarez jauna, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko zuzendaria.

Eloísa Ramírez Vaquero andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erdi Aroko historiako katedraduna eta Unibertsitate Proiekziorako eta Erakunde Harremanetarako errektoreordea.

Francisco Javier Caspístegui Gorasurreta jauna, Nafarroako Unibertsitateko Historia Garaikideko irakasle titularra.

Joseba Asirón Sáez, Iruñeko Udaleko alkatea

Olga Alcega Madurga andrea, Nafarroako Fusilatuetako Senitartekoen Elkarteko kidea.

Ana Barrena Arellano, Memoriaren Bideak-eko kidea.

Iñaki Pradini Olazábal jauna, Nafarroako Medikuen Elkargo Ofizialeko kidea, auzitegiko medikua eta Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko zerbitzuburua..

3. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 2an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1605297