108. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 308/2016 prozedura arrunta

María Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 308/2016 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Carlos Javier Ballestero Carrerari zitazioa egiteko balioa izan dezan, 2016ko ekainaren 7ko 10:40an 103. judizio-aretoan (lehen solairua) eginen den judiziora ager dadin, honako zedula hau egiten dut. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 30ean.–Justizia Administrazioaren letradua, María Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1606876