108. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03403 NL/br espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Zubietako Udala.

I.F.Z. zenbakia: P 3126300G.

Helbidea: Kale Nagusia, 23 31746 (Nafarroa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Ezkurra 1.0100.170.

Udalerria eta probintzia: Zubieta (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Lanen xedea Ezkurra ibaian, Arratzu aldean dagoen irla bat dragatzea da, baita Zubietako errotako ubidearen sarreran ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Zubietako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2016ko maiatzaren 13an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1605992