108. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 1/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Irurtzun Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2016ko maiatzaren 5ean egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 01/2016 aldaketa 2016ko aurrekontuan, kreditu-gehikuntzaren bidezkoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Irurtzunen, 2016ko maiatzaren 24an.–Irurtzun Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua, Ainara Ayestaran Ijurko.

Iragarkiaren kodea: L1606381