108. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Udal Planeko aldaketa puntualaren espedientea Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2016ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zizur Nagusiko Udal Planeko aldaketa puntualaren espedientea, hirigintza araudiaren 99. artikuluari dagokiona, Juan Carlos Artieda Barandallak sustatua, Garbiñe Domínguez Rubioren izenean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 80, 79 eta 70. artikuluei jarraikiz, aipatu espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, betiere jendea hartzeko orduetan.

Zizur Nagusian, 2016ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1606546