108. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Akats zuzenketa, 2016ko ekitaldiko gastuen aurrekontuen kodifikazioan

Ribaforadako Udalak, 2016ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

“Lehena.–Onestea kodifikazio akatsen zuzenketa, udal honen 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren aurrekontuko aplikazio hauetan, Udalaren gastuen aurrekontuari soilik dagozkionak:

AURREKONTUKO APLIKAZIOA

KAP.

DESKRIBAPENA

HASIERAKO

AURREIKUSPENAK

1 92001 44900

4

Ekarpena ANIMSAri, laguntza informatikoa

22.000,00

1 92001 74000

7

Ekarpena ANIMSAri, programak

7.000,00

Kodifikazio akatsa zuzendu ondoren, aplikazio horiek honela gelditu dira:

AURREKONTUKO APLIKAZIOA

KAP.

DESKRIBAPENA

HASIERAKO

AURREIKUSPENAK

1 92001 25000

2

Ekarpena ANIMSAri, laguntza informatikoa

22.000,00

1 92001 64100

6

Ekarpena ANIMSAri, programak

7.000,00

Bigarrena.–Onestea 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren kapitulu bidezko laburpen berriaren zuzenketa, Udalaren gastuen aurrekontuari soilik dagokiona. Hona hemen zuzenduta:

GASTUAK

EUROAK

1. kapitulua

Langileria gastuak

1.071.911,48

2. kapitulua

Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak

1.487.675,49

3. kapitulua

Finantza gastuak

37.200,00

4. kapitulua

Transferentzia arruntak

250.169,75

5. kapitulua

Kontingentzia funtsa eta beste ustekabe batzuk

0,00

6. kapitulua

Inbertsio errealak

126.456,21

7. kapitulua

Kapital transferentziak

0,00

8. kapitulua

Finantza-aktiboak

0,00

9. kapitulua

Finantza-pasiboak

144.301,00

GASTUAK, GUZTIRA

3.117.713,93

Hirugarrena.–Erabaki hau Udal kontu-hartzailetzari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean iragarkia argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Ribaforadan, 2016ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1606500