108. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Plan bereziarekin bat Xabier kaleko 4ko eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko desjabetzeak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2016ko maiatzaren 5ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-MAY-16 (6/CU).

“Ikusirik Osoko Bilkurak hartutako PLE 01-OCT-15 (10/CU) erabakia, zeinaren bidez behin betiko onetsi baitzen Plan berezia, Xabier kaleko 4ko eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko xedez, aurreikusten duena bide zortasuna ukituko dela Xabier kaleko 2ko jabekideen jabetzako pasabidean; ikusirik, orobat, espedienteko txostenak, eta bat etorririk 10/2010 Foru Legearen 55. artikuluarekin, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluarekin eta ondokoekin, eta tramite honi dagokionez Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Erregelamenduaren 16. eta 17. artikuluekin. Erabaki da:

1.–Atxikitzen den Plan bereziaren onespenak ukitutako ondasun eta eskubideen bana-banako zerrenda zehatz hau eta haien titularrena hasiera batean onestea:

1 zenbakiko finka.–Jabeak: Xabier kaleko 2 zenbakia, pasabidearen titularrak.

Helbidea: Xabier kalea, 2. Tokia: 1. poligonoko 482. lurzatia.

Okupatu beharreko azalera-eskubideak:

30 m² * pasabidean, bide zortasunaren eskubidea desjabetzeari dagokionez.

Xabier kaleko 2ko jabekideek Xabier kaleko 4koekin duten 4,5 metro koadroko tarteko horma, baoak ireki behar baitira, Xabier kaleko 4ko atarira sartu ahal izateko.

2 zenbakiko eskubidea.–Jabeak: Xabier kaleko 2 bis zenbakia, pasabidearen gainean aurrez eratutako bide zortasunaren eskubidearen titularrak baitira.

Helbidea: Xabier kalea, 2 bis. Tokia: 1. poligonoko 482. lurzatia.

30 m² *, pasabide horren gainean aurretiko zortasun eskubidea ukitzeari dagokionez.

(*) Xabier kaleko 4ra sartzeko behar den igarotze-azalera, neurriak zehaztu bitartean.

2.–Erabaki hau jakinaraztea titular ukituei eta jendaurrean jartzea zerrenda hau Iruñeko Udalaren iragarki oholean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean zabalpen gehien duten egunkarietan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 eguneko epean, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten ondasun horien okupazioaren edo eskuragarritasunaren bidezkotasunaz eta haien egoera material edo legezkoaz.”

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun indarra duen Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluko eta 59.6 artikuluko a) idatz-zatian eta aplikagarri den gainerako legedian xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1605796