108. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Xehetasun azterlana U2 Iparra unitateko P3 eta P4 lurzatietarako, La Balsa errepideko 47 eta 49an. Behin betiko onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan 74. artikuluari dagokionez aurreikusitako tramitazioari jarraikiz, eta iragarkia 2016ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 18an, argitaratu ondoko hogei eguneko jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan denez, Larragako Udalak, 2016ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du U2 Iparra unitateko P3 eta P4 lurzatietarako xehetasun azterlana, La Balsa errepideko 47 eta 49an (katastroko 1. poligonoko 1392 eta 1383. lurzatiak). Azterlana José Ángel Rodríguez Hermoso de Mendozak eta María Elena Alfaro Ausejok sustatu dute eta otsailaren 5eko Alkatetzaren 11/2016 Ebazpenaren bitartez onetsi zen hasiera batez.

Ondotik, haren arauen edukia argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70. artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.ean xedatuari jarraikiz. Aditzera ematen da erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daitekeela zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bertzenaz, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetariko bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larragan, 2016ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

XEHETASUN AZTERLANA U2 IPARRA UNITATEKO P-3 ETA P-4 LURZATIETARAKO (katastroko 1. poligonoko 1392 eta 1383. lurzatiak), La Balsa errepideko 47 eta 49an

Hirigintza edukia

1. Bi eraikuntzak etxebizitza adosatuak dira, atzeraemangunerik gabe mehelinekiko.

2. Bolumenaren eta lerrokaduren baldintzak modu honetara doitu dira:

–Lehenengo solairuko lerrokadura librea da eraikigarria den gehieneko hondoaren mugen barnean eta ez du halabeharrez beheko solairukoarekin bat egin beharrik izanen.

3. Garajerako sarrerako ateak 5 m-ko zabalera izanen du gehienez ere.

4. Gehieneko inguratzailea izanen da planoetan zehaztutakoa.

5. Beheko solairuko eta lehenengo solairuko baoek ez dituzte halabeharrez konposizio ardatzak mantendu beharko. Altxaerak orientagarriak dira.

6. Estalkia isurki bakarrekoa edo bikoa zanen da, %40tik beherako maldarekin, teilarekin bukatua, eta teila hori kolore ilunekoa izan ahalko da.

7. Teilatu-hegalak ez dira nahitaezkoak izanen, baina azpadurekin eta antzekoekin ura isurtzea ekidin beharko da.

8. Mehelinen bukaerari dagokienez, fatxada nagusiaren kalitate eta bukaera baldintza beretan eginen dira.

9. Araudiaren arabera bi eraikuntzetarako eskatzen den irudi homogeneoa bermatzeko mantendu beharreko determinazioak hauek izanen dira: materialen kolorea eta fatxadaren ataltzea; teilaren kolorea; arotzeriaren kolorea eta terrazen karelen kota, halakorik egiten bada.

Iragarkiaren kodea: L1606101