106. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. 402/2011 prozedura arrunta

María Angeles Ederra Sanz, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den 402/2011 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, epaia eman zen 2014ko urtarrilaren 23an; hura kasazioan errekurrituta, Auzitegi Goreneko Hirugarren Salako Bigarren Atalak epai irmoak eman ditu 8/833/2014 zenbakiaz bideratu den kasazio-errekurtsoan; hona, hitzez hitz, haien idazpuruak eta epaitzak:

“30/2014 epaia.

Lehendakaria: Joaquín Galve Sauras; magistratuak: Antonio Rubio Pérez, María Jesús Azcona Labiano.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren hogeita hiruan.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratu jaun-andreek osatutakoak, 402/2011 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Errekurtso hori Nafarroako Apustuen Erregelamendua onesten duen 16/2011 Foru Dekretuaren aurka sustatu zen, zeina 2011ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 18an, argitaratu baitzen. Honako hauek izan dira alderdiak: errekurtso jartzaile gisa, Apuestas de Navarra SA merkataritza entitatea, M.ª Asunción Martínez Chueca prokuradore andreak ordezkatuta eta Hector Miguel Nagore Sorabilla letradu jaunak zuzenduta; demandatu gisa, Nafarroako Gobernua, Nafarroako Gobernuko aholkulari juridikoak ordezkatu eta zuzenduta; eta kodemandatu gisa, Gestión de Apuestas de Navarra SA merkataritza enpresa, Elena Zoco Zabala prokuradore andreak ordezkatuta eta Alberto Anderez González letradu jaunak zuzenduta.

Epaitza:

Baiesten dugu administrazioarekiko auzi-errekurtso hau, Apuestas de Navarra SA merkataritza entitateak prozesuan duen ordezkaritzak jarria ebazpen honen idazpuruan zehaztutako erabakiaren aurka, Ordenamendu Juridikoaren aurkakotzat jo baita; horrenbestez, Nafarroako Apustuen Erregelamendua onesten duen martxoaren 21eko 16/2011 Foru Dekretua baliogabetzen dugu.

Ez da kostuetarako kondenarik ezartzen.

Jarduketa hauetan emandako epaiaren idazpurua eta epaitza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara bitez, Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dugu (epaiaren ziurtapena autoei erantsiko zaie).

Eginbidea: Iruñean, 2014ko otsailaren 6an. Nik, María Ángeles Ederra Sanzek, idazkariak, egina, adierazteko gaurko egunean epai hori eman didatela, behar bezala sinatuta, alderdiei jakinarazpena egiteko eta legez ezarritako publikotasuna emateko, eta autoei hitzez hitzeko ziurtagiria erantsi diedala eta jatorrizkoa artxibatu dudala. Fede ematen dut.”

Aurreko ebazpenaren aurka kasazio-errekurtsoa aurkeztu zen, eta Auzitegi Goreneko Hirugarren Salak (Administrazioarekiko Auzien Salak) ebazpen hau eman du:

“Auzitegi Gorenaren epaia.

Administrazioarekiko Auzien Sala.

Atala: Bigarrena.

Lehendakaria: Manuel Vicente Garzón Herrero jauna. Magistratuak: Emilio Frís Ponce jauna. Joaquín Huelín Martínez de Velasco jauna. José Antonio Montero Fernández jauna. Manuel Martín Timón jauna. Juan Gonzalo Martínez Micó jauna. Rafael Fernández Montalvo jauna.

Madrilen, 2016ko martxoaren zortzian.

Sala honek Nafarroako Foru Komunitateak eta Gestión de Apuestas Navarras SL merkataritza entitateak jarritako 833/2014 kasazio-errekurtsoa aztertu du. Noel de Dorremochea Guiot auzitegietako prokuradore jaunak ordezkatu du Nafarroako Foru Komunitatea, eta Fulgencio Larumbe Sanmartín letradu jaunak zuzendu, eta Jorge Deleito García auzitegietako prokuradore jaunak ordezkatu du Gestión de Apuestas Navarras SL, eta Alberto Andérez González letradu jaunak zuzendu. Kasazio-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2014ko urtarrilaren 23an emandako epaiaren aurka jarri zen, 402/2011 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (Nafarroako Apustuen Erregelamendua onesten duen 16/2011 Foru Dekretuaren aurkako errekurtsoa; 2011ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 18an, argitaratu zen foru dekretu hori).

Apuestas de Navarra SA entitateak errekurtso horren aurka egin du, Ana Lázaro Gogorza auzitegietako prokuradore andreak ordezkatuta eta Hector M. Nagore Sorabilla letradu jaunak zuzenduta.

Epaitza:

Horrenbestez, Erregearen izenean eta Konstituzioak emandako aginpidea erabiliz, sala honek honako hau erabaki du:

1. Nafarroako Foru Komunitateak eta Gestión de Apuestas Navarras SL merkataritza entitateak jarritako 833/2014 kasazio-errekurtsoa ezestea. Noel de Dorremochea Guiot auzitegietako prokuradore jaunak ordezkatu du Nafarroako Foru Komunitatea, eta Fulgencio Larumbe Sanmartín letradu jaunak zuzendu, eta Jorge Deleito García auzitegietako prokuradore jaunak ordezkatu du Gestión de Apuestas Navarras SL, eta Alberto Andérez González letradu jaunak zuzendu. Kasazio-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2014ko urtarrilaren 23an emandako epaiaren aurka jarri zen, 402/2011 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan.

2. Errekurtso jartzaileak kostuak ordaintzera kondenatzea, zuzenbideko azken oinarrian adierazitako mugapenarekin.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu. Manuel Vicente Garzon Herrero Emilio Frias Ponce Joaquin Huelin.

Publiko egitea.–Txostena egin duen Manuel Martin Timon magistratu jaunak jendaurreko entzunaldian irakurri eta argitaratu du aurreko epaia, Justizia Administrazioaren letradu honen aurrean.”

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko apirilaren 27an.–Justizia Administrazioaren letradua, María Ángeles Ederra Sanz.

Iragarkiaren kodea: J1605543