106. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuan 2016/2017 ikasturtean emanen diren ikastaroetan izen emateko eta parte hartzeko prezio publikoak. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2016ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuan 2016/2017 ikasturtean emanen diren ikastaroetan izen emateko eta parte hartzeko prezio publikoak.

Hasierako onespen hori 2016ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 18an, baita Zizur Nagusiko Udaleko iragarki oholean ere, eta argitalpen horrekin jendaurreko epea ireki zen.

Legez ezarritako jendaurreko epea iragan baita inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean datozen determinazioei jarraikiz, prezio publiko horiek behin betiko onetsitzat hartzen dira, eta argitara emanen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

ZIZUR NAGUSIAN ERROLDATURIKO IKASLEAK

ZIZUR NAGUSIAN ERROLDATU
GABEKO IKASLEAK

Urteko kuota

Urteko kuota

MUSIKAKO IRAKASKUNTZA

Musika tresna 1

599,00 euro

898,50 euro

2 musika tresna

925,10 euro

1.387,65 euro

HASTAPENA

4 eta 5 urte (ordu 1)

197,40 euro

296,10 euro

6 eta 7 urte (2 ordu)

349,40 euro

524,10 euro

–Taldea: Urteko kuota, 60,00 euro.

Kobratu egingo dira ordainagiriak itzultzeagatik sorrarazitako gastuak.

Zizur Nagusian, 2016ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1606358