96. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

731/2015 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuaren zuzendari kudeatzaileak emana, haur eskolen 2015-2016 ikasturterako lan egutegia onesten duena.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 29ko 237/2014 Foru Aginduaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2015eko lan egutegia onetsi zen.

Kontuan harturik antolaketa administratiboaren gaineko ahalmena, interes publikoaren ondoriozko eskakizunak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen martxoaren 30eko 251/1993 Legegintzako Errege Dekretua eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organo batzuetako langileriaren arloko eskudantziak zehazten dituena, bidezko da haur eskolen 2015-2016 ikasturterako lan egutegia onestea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta Familiarako eta Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen uztailaren 25eko 75/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Haur eskolei atxikitako langileen 2015-2016 ikasturterako lan egutegiak onestea; ebazpen honen eranskin gisa gehitzen dira. Lan egutegiak haur eskoletako iragarki oholean argitaratuko dira, baita Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuaren iragarki oholean ere.

2. Ebazpen hau igortzea haur eskolen zuzendaritzetara, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko Familiaren eta Haur eta Nerabeentzako Arretaren Zuzendariordetzara eta Gizarte Politiken Departamentuaren Idazkaritza Tekniko Nagusira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2015eko apirilaren 15ean.–Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea, Teresa Nagore Ferrer.

IRUÑEKO HAUR ESKOLETAKO
HEZITZAILEEN EGUTEGIA
2015/2016 IKASTURTEA

F1506032_0.pdf

IRUÑEKO HAUR ESKOLETAKO
ZERBITZU OROKORRETAKO LANGILEEN EGUTEGIA.
2015/2016 IKASTURTEA

F1506032_1.pdf

BURLATAKO EGUNSENTI HAUR ESKOLAKO
HEZITZAILEEN EGUTEGIA.
2015/2016 IKASTURTEA

F1506032_2.pdf

BURLATAKO EGUNSENTI HAUR ESKOLAKO
ZERBITZU OROKORRETAKO LANGILEEN EGUTEGIA.
2015/2016 IKASTURTEA

F1506032_3.pdf

CORELLAKO NIÑO JESÚS HAUR ESKOLAKO HEZITZAILEEN EGUTEGIA. 2015/2016 IKASTURTEA

F1506032_4.pdf

CORELLAKO NIÑO JESÚS HAUR ESKOLAKO
ZERBITZU OROKORRETAKO LANGILEEN EGUTEGIA.
2015/2016 IKASTURTEA

F1506032_5.pdf

2015-2016 IKASTURTEKO EGUTEGIA

BURLATA

CORELLA

IRUÑA

2015. URTEA

HEZITZAILEAK

ZERBITZU OROKORRAK

HEZITZAILEAK

ZERBITZU OROKORRAK

HEZITZAILEAK

ZERBITZU OROKORRAK

Abuztua

6

8

6

6

11

13

Iraila

22

22

16

16

22

22

Urria

21

21

21

21

21

21

Azaroa

21

21

21

21

20

20

Abendua

13

13

13

13

12

12

2016. URTEA

Urtarrila

17

17

17

17

17

17

Otsaila

21

21

21

21

21

21

Martxoa

17

17

17

17

16

16

Apirila

20

20

20

20

20

20

Maiatza

22

22

22

22

22

22

Ekaina

21

21

22

22

22

22

Uztaila

3

3

8

10

0

0

Egunak, Guztira

204

206

204

206

204

206

Hezitzaileak: 204 egun x 7 h 30 minutu = 1.530 ordu.

Zerbitzu orokorrak: 206 egun x 7 h 40 minutu = 1.579 ordu.

HEZITZAILEAK

ZERBITZU OROKORRAK

Haurrei zuzeneko arreta emateko lana

1530

1579

Prestakuntza

20

0

Haurrei zeharkako arreta emateko lana

42

5

Lan bereziak

8

GUZTIRA

1592

1592

ORDUTEGIA

Hezitzaileak

7:30 - 16:30 tartea bete beharko dute (1)

Zerbitzu orokorretako langileak

7:30-9etatik 15:20-16:50era eta 10:20tik 18:00etara (2)

(1) Erabiltzaileen beharren araberakoa izanen da ikastetxeak irekitzeko eta ixteko ordutegia. Zuzendaritzek ezarriko dute zenbat hezitzaile behar diren ordutegi-tarte bakoitzean.

(2) Garbiketako langileek beste ordutegi batzuk izanen dituzte. Langile baten lanaldia 7:30ean has daiteke (zuzendaritzak beharrezkoa jotzen badu), eta gainerakoena 10:20an.

Sukaldeetako eta mantentze-lanetako langileen ordutegia alda daiteke, zerbitzu beharren arabera, ikastetxe bakoitzeko zuzendaritzak hala proposaturik.

Iragarkiaren kodea: F1506032