96. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa.
Espedientea: A/31/03265 NL/sr

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: M.ª Victoria Elizalde Amigorena.

I.F.Z. zenbakia: 72628909 S.

Helbidea: Lasaga auzoa, 1, 31745 Ituren (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Arrutola eta Sorabe errekak.

Eskatutako emaria: 618 litro eguneko.

Udalerria eta probintzia: Ituren (Nafarroa).

Xedea: abeltzaintzarako.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Arrutola eta Sorabe erreketatik ura hartzeko, hodi bana erabiltzen da, bata 800 metrokoa eta bestea 450 metrokoa, eta haietako bakoitzak ura flotagailua duen bainuontzi batera bidaltzen du.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Iturengo udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2015eko apirilaren 17an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1505935