96. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-S-380

Iruñerriko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea.

Xedea: Osterizko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Isurketa eginen den udal mugapea: Esteribar (Nafarroa).

Isurketak, gehienez ere, 1000 m³-ko bolumena izanen du urtean; lurrean barneratuz atera eta deuseztatuko da (16. poligonoko 29. lurzatia), lehen mailako arazketa sistematik pasa ondoren (32 m³-ko Imhoff tankea).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko apirilaren 13an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1506059