96. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-S-8

Compañía Española Distribuidora de Petróleos, S.A.k (CEDIPSA) honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Compañía Española Distribuidora de Petróleos, S.A. (CEDIPSA).

Xedea: gasolindegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Isurketa eginen den udal mugapea: Lantz (Nafarroa).

Gasolindegiko aldageletako eta komunetako ur sanitarioen bolumena 312 m³-koa da urtean; hobi septikoan eta iragazki biologikoaren bidez tratatuko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko apirilaren 1ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1505652