96. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-O-804

Ricardo Berruezo Herranzek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Ricardo Berruezo Herranz.

Xedea: abereentzako itxitura.

Ibilgua: Valtraviesa erreka.

Udalerria: Caparroso (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea hesi bat paratzea da, zutoinekin eta hari elektrikoarekin, 1. poligonoko 290. lurzatian, Valtraviesa erreka-zuloaren ezkerraldean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2015eko martxoaren 24an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1505213