96. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

992/2015 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erizain izateko 172 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian sei izangai izendatu eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 24ko 836/2012 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizain izateko 172 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2012ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean.

Abuztuaren 22ko 652/2012 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen; ebazpena 2012ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 7an.

Eta urriaren 5eko 821/2012 Ebazpenaren bidez (2012ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 18koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

2012ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (abenduaren 7an) onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendan zegoen akatsaren zuzenketa argitaratu zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, epaimahaiak proposamena egin zuen deitutako lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko.

Izendapen proposamena 2014ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 1ean, eta, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 2130/2014 Ebazpenaren bidez, hartan sartutako 172 izangaiak izendatu ziren.

Ondotik, aipatu ebazpenaren bidez izendatutako izangai batzuei eszedentzia eman zaienez (jabetza hartu duten egunetik aurrera dituena ondorioak, une horretan beste administrazio batean ari zirelako), eta beste batzuek uko egin diotenez lanpostua aukeratzeari, 2015eko 46. NAOan (martxoaren 9koan) izendapen proposamen osagarri bat argitaratu zen, honako hauen aldekoa: Aranzazu Arjona Lazcano andrea, desgaitasunak dituztenentzako txandako izangaia, eta María Belén Zabala Iraurgui, Lucía Ros Sanz, María Ana Garro Andueza, Beatriz Gómez Echeverría eta Ana Belén Macua Basterra andreak, txanda librekoak (haiek baitziren oposizioa gainditu eta bete beharreko lanpostuetan sartzen ziren izangaiak).

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta orain proposatutako izangaiek hartan eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezko da haiek izendatu eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honakook Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea erizain lanetan aritzeko: Aranzazu Arjona Lazcano andrea, desgaitasunak dituztenentzako txandako izangaia, eta María Belén Zabala Iraurgui, Lucía Ros Sanz, María Ana Garro Andueza, Beatriz Gómez Echeverría eta Ana Belén Macua Basterra andreak, txanda librekoak.

2. Izendatuei Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostu huts hauek esleitzea:

Aranzazu Arjona Lazcano andreari, plantilla organikoan 69425 zenbakia duen lanpostua, Oinarrizko Osasun Laguntzari atxikia.

María Belén Zabala Iraurgui andreari, plantilla organikoan 63531 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Lucía Ros Sanz andreari, plantilla organikoan 63363 zenbakia duen lanpostua, Lizarrako Osasun Barrutiari atxikia.

María Ana Garro Andueza andreari, plantilla organikoan 69763 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Beatriz Gómez Echeverríari, plantilla organikoan 64205 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Ana Belén Macua Basterra andreari, plantilla organikoan 64399 zenbakia duen lanpostua, Tuterako Osasun Barrutiari atxikia.

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzara, Osasun Laguntzako Zuzendaritzara, Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko Langileria Zerbitzura eta Tuterako Reina Sofía Ospitaleko Langileria Zerbitzura) eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan; orobat, adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat.

4. Izendapena eta lanpostuaren esleipena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2015eko apirilaren 27an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1506879