89. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 248/2014 prozedura

Pilar Zapata Camacho andrea, Zaragozako Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Eugenio Lagraba Pitarque jaunak eskaturik diziplinako kaleratzea dela-eta Estructuras Tudelanas SL enpresaren aurka Lan arloko Epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 248/2014 prozeduran, kaudimengabeziari buruzko dekretua eman da 2015eko apirilaren 13an, eta, horren kontra, errekurtso hau jar daiteke:

ebazpen honen aurka zuzeneko berrikuspen-errekurtsoa jartzen ahal da ebazpena eman duen organoari zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean, errekurtsogileak ebazpenari egozten dion arau-haustea azalduz (LJLaren 188. artikulua). Errekurtsoa jarri ahal izateko, errekurtsogilea Gizarte Segurantzaren araubide publikoko langile edo onuradun izan ezean, 25 euroko gordailua egin behar da Grupo Santander entitateko 4914-0000-64-024814 kontuan, kontzeptu gisa "errekurtsoa" jarriz, eta jarraian "31-Lan arloa-Berrikuspena-Idazkari judiziala" kodea. Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, “errekurtsoa” idatzi behar da aipatu kontu zenbakiaren ondoren, hutsune batez bereizita, eta jarraian “31-Lan arloa-Ebazpenen berrikuspena-Idazkari judiziala” kodea. Kontu berean ordainketa bat baino gehiago egiten bada, kontzeptu bakoitzeko diru-sarrera zehaztu beharko da, baita mota bereko edo bestelako beste errekurtso batzuetarako ordainketak direnean ere, errekurritzen den ebazpenaren data jarriz oharretarako eremuan, ee/hh/uuuu formatuan. Ordainketa horretatik salbuetsita daude Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Eta Estructuras Tudelanas SLri legez jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, eta aditzera ematen zaio aipatu ebazpenaren eduki osoa eskura duela Epaitegi honen Idazkaritzan.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Zaragozan, 2015eko apirilaren 13an.–Idazkari judiziala, Pilar Zapata Camacho.

Iragarkiaren kodea: J1506119