89. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MADRILGO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 1336/2013

Gaia: kaleratzea.

Auzi-jartzailea: Mercedes Martínez Peña andrea.

Demandatua: Integración de Servicios Auxiliares SA

Ediktua:

Jakinarazpen zedula:

Rosario Barrio Pelegrinik, Madrilgo Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen du:

Mercedes Martínez Peña andreak eskaturik, kaleratzeak/kargu-uzteak direla-eta Integración de Servicios Auxiliares SAren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari den 1336/2013 prozeduran, hurrengo epaitza duen epaia eman da:

Epaitza:

Demandaren uziak osorik baietsita, eta Soldatak Bermatzeko Funtsarentzat ondoriozta daitekeen erantzukizun solidarioa galarazi gabe, Langileen Estatutuaren 33. artikuluan ezarritako kasuetan eta mugekin:

Lehendabizikoa.–Bidegabetzat jotzen dut prozesu honen xedeko kaleratzea, eta Integración de Servicios Auxiliares SA enpresa kondenatzen dut aukera hauetako bat egitera: Mercedes Martínez Peña berehala berriz onartzea kaleratu aurretik zituen baldintza beretan eta orduz geroztik, 2013ko irailaren 30etik, ebazpen hau jakinarazten den arte sorrarazitako tramitazioaldiko soldatak ordaintzea, edo 1.988,37 euroko kalte-ordaina ematea eta lan harremana behin betiko iraungitzea lana benetan uzten den egunetik aurrera. Epai hau jakinarazi eta bost eguneko epean egin beharko da hautua, idatzita edo epaitegi honetan agertuta, eta enpresaburuak hautua egin gabe epea iraganez gero, langilea berriz hartzen dela eta tramitazioaldiko soldatak ordaintzen direla ulertuko da.

Bigarrena.–Diru-kopurua erreklamatzeko akzio arruntari dagokionez, Servicios Auxiliares SA enpresa kondenatzen dut Mercedes Martínez Peña andreari 3.082,41 euro ordaintzera.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legez ezarritako moduan, eta ohartaraz bekie honen aurka erregutze-errekurtsoa aurkezten ahal dela Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusian, bertan agertuta edo idatzita, ebazpen hau jakinarazi eta bost eguneko epean; Auzitegiari iragarri beharko zaio eta une horretan, errekurtsogileak, doaneko justiziaren onurarik ez duen alderdi kondenatua bada, kondenaren xedeko kopurua Banco de Santanderko sukurtsalean "Errekurritutako epaiaren gaineko aurrerakin itzulgarrien funtsetan" egindako diru-sarreraren gordekina aurkeztu beharko du, banku entitatea (0049), bulegoa (3569), kontrol digitua (92), kontu zenbakia (0005001274), onuraduna (Madrilgo Lan arloko 1. Epaitegia), kontzeptua (2499000000) eta prozedura judizial honen zenbakia ("kontzeptuaren" zenbakiaren ondoan, hutsunerik gabe, sei digiturekin, lau prozedura zenbakirako eta azken biak urterako) adierazita; bestela, kondenaren zenbatekoa adinako banku abala aurkeztu beharko du. Gainera, errekurtsoa egiteko hamar eguneko epean, banku sukurtsal berean "Erregutze-errekurtsoetan" 300,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztu beharko du, lehen aipatu datu berak adierazita. Betekizun horiek betetzen ez badira, iragarritako errekurtsotik atzera egindakotzat joko da alderdi hori.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jakitera ematea: Izenpetzen duen epaile magistratu jaunak irakurri eta argitaratu zuen aurreko epaia. Fede ematen dut.

Eta Integración de Servicios Auxiliares SAri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialean zedularen edo ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, horretarako ezarritako bitartekoaren bidez, salbu eta autoenak, epaienak edo prozedurari bukaera ematen dioten edo intzidente bat ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Madrilen, 2015eko martxoaren 25ean.–Idazkari judiziala, Rosario Barrio Pelegrini.

Iragarkiaren kodea: J1506208