89. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Enkanterako deialdiaren ediktua. 230/2013 betearazpena

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut:

María Paz Rodríguez Varelak eskaturik Miguel Ángel Lecea Zufiaurreren aurka bideratu den 230/2013 betearazpen-prozeduran, erabaki da honako ondasun hau besterentzea enkante bidez:

–Ondasuna edo ondasun-lotea: ibilgailua, 5757 BNT matrikula duena.

–Non dagoen gordeta: garaje partikular batean, Altsasuko Zelai kaleko 20an.

–Balorazioa: 2.000 euro.

–Enkantearen tokia, eguna eta ordua: 2015eko maiatzaren 27ko 13:00etan, organo honen 104. judizio aretoan (lehen solairua).

Ezinbesteko arrazoiengatik bertan behera uzten bada, hurrengo egun baliodunean eginen da (larunbatak salbu), ordu berean eta toki berean.

Enkantea Justizia Ministerioaren menpeko enkante judizial eta elektronikoen atarian dago iragarrita.

–Enkantearen gaineko informazioa eta baldintzak:

Lehenbizikoa.–Errematea egin aurretik zordunak bere ondasunak askatzen ahalko ditu, zorraren zenbateko nagusia, interesak eta kostuak ordainduz.

Bigarrena.–Lizitatzaileek beren nortasuna behar bezala frogatu beharko dute, enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adierazi, eta epaitegi honek Santander bankuan duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan, Iruñeko Nafarroako Gorteen kaleko 5eko sukurtsalean, 0030-8025 kontuan (prozeduraren erreferentzia 0030 1846 42 0005001274), hain zuzen, 3159 0000 64 023013 kontzeptua jarriz, enkanteko ondasunen tasazio-balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute, edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da diru-sarreraren gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluaren 1. idatz-zatian xedatutakoarekin bat, enkantean parte hartzeko jarritako diru kopuruak itzuli eginen dira enkantea bukatu ondoren.

Hirugarrena.–Idatzizko posturak iragarki hau argitaratzen denetik enkantea egin arte aurkezten ahalko dira, gutun-azal itxian. Horren barnean erantsi beharko dira posturagilearen behar adinako identifikazioa, enkantearen baldintzak ezagutzen dituelako adierazpena eta aurreko baldintzan aipatutako gordailua egin izanaren frogagiria. Gutun-azal itxiak enkantearen hasieran irekiko dira, eta haietako posturak besteekin batera aditzera emanen dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

Laugarrena.–Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Egiten diren posturak hobetzen ahalko ditu, eta horretarako ez du dirurik jarri beharko.

Bosgarrena.–Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

Seigarrena.–Enkantean nahi adina diru eskaintzen ahalko da, baina errematea zuzenean onets dadin, eskainitako diru kopururik handiena enkantean jarritako ondasunen balioaren %50 izan behar da gutxienez ere, ordainketa geroratzeko eskaini gabe. Postura ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 650. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

Zazpigarrena.–Errematearen prezioa 10 eguneko epean ordaindu beharko da, errematea onesten denetik hasita.

Zortzigarrena.–Enkantea eman gabe gertatuz gero, betearazleek edo, bestela, legezko erantzule solidario edo subsidiarioek eskubidea izanen dute ondasunak balorazioaren %30 ordainduta eskuratzeko, eta, horretarako, 10 eguneko epe amankomuna emanen zaie. Eskubide hori erabili ezean, enbargoa altxatuko da. (LJALaren 264. artikulua).

Bederatzigarrena.–Errematearen prezioa 654. artikuluaren lehen idatz-zatian aurreikusten den xederako erabiliko da, baina soberakinik bada atxiki eginen da, beren eskubidearen inskripzioa edo idatzoharra betearazlearen ondoren egin dutenei ordaintzeko. Hartzekodun horiei ordaindutakoan dirurik gelditzen bada, betearazpenpeko alderdiari edo hirugarren edukitzaileari emanen zaio.

Artikulu honetan xedatutakoak ez du inola ere eragotziko soberakina beste xede baterako erabiltzea, hura atxikitzeko agindua emanda badago beste betearazpen bereziren batean edo konkurtso-prozesuren batean (PZLaren 672.1. artikulua).

Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpekoari jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago. Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.

Iruñean, 2015eko apirilaren 28an.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1506606