89. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. 705/2014 familia-prozedura

Iruñean, 2015eko apirilaren 17an.

Raquel María Aguirre Larumbe andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan adostu gabeko dibortzioaren gaineko 705/2014 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan epaia eman da 2015eko apirilaren 16an, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Alexander Leo Perales Bezares jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2015eko apirilaren 17an.–Idazkari judiziala, Raquel M.ª Aguirre Larumbe.

Iragarkiaren kodea: J1506045