89. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntzen deialdia, banakako ebaluazio-araubidean, 2014-2015eko ikasturteko 2. eta 3. hiruhilekoetan eta 2015-2016ko ikasturteko lehen lauhilekoan eskolaz kanpoko jarduerak egiteko

Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Alorreko zinegotzi delegatu jaunak Diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdia onetsi zuen 2015eko martxoaren 13an, 2014-2015eko ikasturteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan eta 2015-2016eko ikasturteko lehen lauhilekoan eskolaz kanpoko jarduerak egiteko.

Deialdi honen helburua da diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honen B) atalean zehaztutako jarduerak egite aldera eta hala betez Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak, Iruñeko Udalbatzak 2005eko azaroaren 3ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiaren bidez hasiera batez onetsi zuenak –erabaki hori behin betiko bihurtu zelarik jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako–, xedatutakoa. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izango dira aplikagarri (2006ko 21. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratua).

A.–Entitate deitzailea.

1.–Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

2.–Organo emailea: Hezkuntza eta Kulturako Zinegotzigo Delegatua.

3.–Alor kudeatzailea: Hezkuntza eta Kultura Alorra.

4.–Instrukzio-organoa: Diru-laguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.

B.–Deialdiaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua.

1.–Deialdiaren xedea:

Diru-laguntzak emateko prozesua arautzea, Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan 2014-2015eko ikasturteko 2. eta 3. hiruhilekoetan eta 2015-2016ko ikasturteko lehen lauhilekoan jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egin daitezen, betiere deialdi honen B.3) atalean xedatutako baldintzak eta betebeharrak betetzen badituzte.

2.–Deialdiaren helburua:

Deialdi honen xedea da Iruñeko ikastetxeetako hezkuntzaren kalitatea hobetzeko ekinbideei babesa ematea eta aisia-programen garapena sustatzea Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, 2015ean zehar jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak diruz lagunduta.

3.–Baldintzak eta epea, diruz lagundu daitezkeen ekintzak, proiektuak, jarrerak eta jarduerak egiteko:

Diru-laguntza hau jaso ahal izango dute, deialdi honen babesean, honako hauek: Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek, 2015ean zehar jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko, 2014-2015eko ikasturteko 2. eta 3. hiruhilekoan eta 2015-1016ko ikasturteko lehen lauhilekoan.

Jardueretan ikasleek hartu beharko dute parte, eta ikastetxeko irakasleek zuzenduko dituzte.

Ezingo dute diru-laguntzarik jaso, deialdi honen babesean, honako hauek:

–Udalaren edo Nafarroako Gobernuaren programetan edota deialdietan sartutako jarduerak.

–Halako jarduerak, non modu erregularrean ematen diren eskolak baitira, hizkuntzei, mekanografiari, informatikari eta abarri buruz.

–Kanpaldiak, ikasketa-bidaiak, asteak eta, oro har, bi eskola-egun baino gehiago hartzen duten bidaiak oro.

4.–Baloratzeko baldintzak, bideak eta lehentasunak:

x BAI o EZ.

Deialdi honen C.3) idatzi-zatian zehazten den bezala, aldi bakoitzerako gehienez ere ezarri den zuzkidura ekonomikoaren % 50 eskolaz kanpoko jardueren eta jarduera osagarrien gaineko programa-aurrekontua aurkeztu duten ikastetxeen artean hainbanatuko da.

Gainerako %50 ikastetxe bakoitzak zenbat ikasle izan eta horren araberako proportzioan banatuko da.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxeek eta Hezkuntza Berezikoek ikastetxeen arabera dagokien kopurua jasoko dute bakarrik.

C.–Aurrekontu-kredituak, diru-laguntzen gehienezko zenbateko osoa eta banakako zenbatekoa.

1.–Deialdian gehienez ezarritako zenbateko osoa: 164.980 euro.

Deialdi honi esleitutako gehienezko kantitatea honela banatuko da:

a) 107.220 euro izango dira 2014-2015eko ikasturteko 2. eta 3. hiruhilekoetan egindako eskolaz kanpoko jardueretarako.

b) 57.760 euro izango dira 2015-2016ko ikasturteko 1. lauhilekoan egindako eskolaz kanpoko jardueretarako.

Diru-laguntzek ezin izanen dute gainditu deialdi honetan ezarritako zenbatekoa.

2.–Aurrekontu-partida:

–50/42220/455000.

–50/42230/482090.

3.–Banakako gehienezko zenbatekoa eta hori zehazteko irizpideak: Diru-laguntzaren zenbatekoa honela kalkulatuko da:

–Aldi bakoitzerako gehienez ere ezarri den zuzkidura ekonomikoaren % 50 eskolaz kanpoko jardueren eta jarduera osagarrien gaineko programa-aurrekontua aurkeztu duten ikastetxeen artean hainbanatuko da.

–Diru-zuzkiduraren gainerako % 50 ikastetxe bakoitzak zenbat ikasle izan eta horren araberako proportzioan banatuko da.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxeek eta Hezkuntza Berezikoek ikastetxeen arabera dagokien kopurua jasoko dute bakarrik.

4.–Hainbat urtetarako deialdia: o BAI x EZ Hainbat urtetarako deialdia izanez gero, hainbat urtetarako gastuak baimentzea eta horiek egiteko konpromisoa dagozkien aurrekontuetan ekitaldi bakoitzerako ezartzen den kredituaren menpe egongo dira.

5.–Urtekoak:

Aurtengo zenbatekoa

164.980 euro

1. urtekoa

euro

2. urtekoa

euro

3. urtekoa

euro

4. urtekoa

euro

D.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak.

1.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:

Onuradun izan daitezke diru-laguntzaren oinarri den egoeran dauden pertsona edo entitateak, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, eta betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta idatzi-zati honetan hala egin dela adierazten bada.

Berariazko betekizunak: x BAI o EZ.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoek eta itunduek eskatzen ahalko dute diru-laguntza, baldin eta helbidea Iruñean badute.

Deialdiaren izaera berezia dela medio, pertsona edo entitate onuradunak salbuetsita daude Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10.2 artikuluan araututako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzetik: o BAI x EZ.

2.–Nola egiaztatu pertsona edo entitate onuradun izateko betekizunak betetzen direla: Deialdi honen G.4) idatzi-zatian exijitzen diren agiriak eta informazioa aurkeztuta, diru-laguntza eskabidearekin batera.

E.–Pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak.

Deialdi honen ondorioetarako, pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak dira Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan eta atal honetan ezartzen direnak.

Berariazko betebeharrak: o BAI x EZ.

–Behar bezalako publizitatea egiteko betebeharra, jakitera emate aldera Iruñeko Udalak finantzatu dituela diru-laguntza jaso duten programak, jarduerak, inbertsioak edo jarduketak: x BAI o EZ.

Pertsona edo entitate onuradunak horren berri emateko hartu behar dituen neurriak:

x Iruñeko Udalaren irudi instituzionala jartzea.

x Legendak kartel, inprimatutako material, bide elektroniko, ikus-entzunezko eta abarretan.

o Oroitzapen-plakak.

x Aipamenak hedabideetan.

o Beste batzuk:-Diru-laguntza zehazki zer xedetarako eman eta horretan erabiltzeko betebeharra, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 29.4 artikuluarekin bat: o BAI x EZ.

Xede-epea:

F.–Proiektuaren aldaketak.

Proiektuan aldaketak egiteko aukera: x BAI o EZ.

Aurreikusi gabeko inguruabarrak direla medio, aldaketak egiten ahalko dira proiektua gauzatzean, hasierako aurreikuspenei dagokienez, inguruabar horiek kontuan hartzekoak badira jarduera zuzen betetzeko eta aldaketa horiek ez badute eragiten funtsezko aldaketarik proiektuan, haren izaera eta helburuak ez badituzte aldatzen eta aldaketok aski denboraz jakinarazten bazaizkio Hezkuntza eta Kultura Alorrari, deialdia kudeatzen duen organoak baimendu ditzan.

G.–Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu.

1.–Eskabideak non aurkeztu:

Diru-laguntzetarako eskaerak honako toki hauetan aurkeztu ahal dira: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen jauregia-Kale Nagusia 2, behea), erregistro osagarrietan (Descalzos k. 72, 2. solairua; Iratxeko monasterioaren k. 2, behea; Armada etorbidea 2, 5. solairua; Zapatería k. 40, behea; Eslava k. 1, behea) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako beste edozeinetan.

2.–Eskaerak noiz arte aurkeztu:

a) 2014-2015eko ikasturteko 2. eta 3. hiruhilekoei dagozkien jarduereterako, epea 20 egun naturalekoa izango da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina.

b) 2015-2016ko ikasturteko lehen lauhilekoari dagozkion jarduereterako, epea 2015eko azaroaren 13an bukatuko da.

Eskabideak aipatu epetik at aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

3.–Eskabideak eta agiriak nola aurkeztu:

Eskabideak interesdunek sinaturik –edo zuzenbidean baliodun den edozein bide baliatuta ordezkari dela egiaztatzen duen pertsona batek– aurkeztu behar dira, deialdi honen I. Eranskineko ereduarekin bat. Eskabidearekin batera, deialdi honen G.4) idatzi-zatiak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskaera batek ez baditu betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzendu dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Baldin eta galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoren baten eskuetan badaude, haien ordez erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu ahalko da indarrean direla egiaztatzeko, eta bertan adieraziko da noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren edo, hala badagokie, nork eman zituen edo non dauden jasota; hori guztia, betiere, bost urte ez badira bete agiriei dagokien prozedura amaitu zenetik.

Diru-laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.

4.–Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

Interesdunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

b) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu hartuta, ziurtatzeko eskatzaileak bete egiten dituela onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak exijitzen dituen betekizun orokorrak zein deialdi honek exijitzen dituen berariazkoak, eta ezein debeku-ziok ez duela ukitzen, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen direnen artean.

c) Eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela ziurtatzeko, agiri hauek:

x Administrazio eskudunek emandako ziurtagiriak.

o Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, ziurtatzeko aipatu betebeharrak eguneratuak dituela. Kasu horretan, diru-laguntza emateko ebazpen-proposamena egin aurretik, interesdunari eskatu beharko zaio aurkez ditzala, hamabost eguneko gehienezko epean, aitorpenean jasotako datuak egiazkoak direla ziurtatzen duten agiriak (administrazio eskudunek emanak).

Iruñeko Udalak ofizioz egiaztatuko du pertsona eskatzaileak eguneratuak dituela Udalarekiko zerga-betebeharrak, eta egiaztapen hori dagokion eginbidean jasoko du.

d) Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteren bat bada –horiek publikoak zein pribatuak izaki–, eskaeran berariaz adierazi beharko da elkarteko kide bakoitzak zer egiteko konpromisoa hartu duen eta zenbateko diru-laguntza aplikatuko den kide bakoitzeko. Kideok ere onuraduntzat joko dira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar da, eta ahalorde askietsia eman behar zaio elkarteak onuradun gisa dituen betebeharrak bete ditzan.

e) Aitorpen bat, bertan adieraziz beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda, eta eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa zehaztuz (ikusi, behar izanez gero, deialdi honen III. Eranskina). x BAI o EZ.

f) Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarduera edo programa hori deskribatzen duena.

–2014-2015eko ikasturteko 2. eta 3. hiruhilekoen aldirako, programa-aurrekontu bat aurkeztu behar da, IV (A) eranskinaren ereduaren arabera, bertan zehazteko zer jarduera osagarri eta eskolaz kanpoko egingo diren 2014-2015eko ikasturteko bi hiruhileko horietan (urtarriletik ekainera).

–2015-2016ko ikasturteko lehen lauhilekoaren aldirako, programa-aurrekontu bat aurkeztu behar da, IV (B) eranskinaren ereduaren arabera, bertan zehazteko zer jarduera osagarri eta eskolaz kanpoko egingo diren 2015-2016ko ikasturteko lehen lauhilekoan (urtarriletik ekainera).

Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute, edo horien kopia konpultsatuak, edo, bestela, indarrean dagoen legeekin bat kautoak diren kopiak.

H.–Prozedura tramitatu eta ebaztea. Ebazpenaren jakinarazpena.

1.–Prozedura tramitatzea: Espedienteak jaso ahala tramitatu eta ebatziko dira, eta horretarako aurrekontu-krediturik dagoen bitartean, betiere deialdi honen B.4) idatzi-zatian zehaztutako betekizunen, moduen eta balorazio-lehentasunen arabera. Ebazpen-proposamena, behar bezala arrazoiturik, instrukzio-organoak emanen du, espedientea kontuan harturik, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.

2.–Ebazteko eta jakinarazteko epea:

Ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da, gehienez ere.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak arrazoitua izan beharko du, eta bertan berariaz zehaztuko dira honako hauek: diru-laguntzak jasoko dituzten pertsona edo entitate eskatzaileak, laguntzen zenbatekoak eta, eskaera ezetsirik izanez gero, haien eskatzaileak diren pertsonak edo entitateak.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 58. artikuluan agindutakoarekin bat.

3.–Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea abiatzeko data:

–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den eguna: o BAI x EZ.

–Tramitatzeko eskumena duen organoaren erregistroan eskaera sartzen den eguna: x BAI o EZ.

o Epea kontatzeko beste sistema bat:

Behin prozedura ebazteko gehieneko epea berariazko ebazpenik eman gabe igarota, eskaera ezetsitzat joko da.

I.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzak emateko ebazpena argitaratzeko beharra: x BAI o EZ.

Argitaratzeko bidea:

x Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

x Iruñeko Udaleko iragarki-taula.

J.–Diru-laguntzen xede diren gastuak.

1.–Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuen zehaztapena:

Diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira diru-laguntzen xede den jarduerarekin ezbairik gabe bat datozenak, baldin eta behar-beharrezkoak izan eta deialdi honen J.2) idatzi-zatian ezarritako epean egiten badira. Zehazki, deialdi honi dagokionez, honako gastu hauek ahalko dira diruz lagundu:

Ikastetxeko irakasleek zuzendu eta ikasleak protagonista dituzten jardueren gastuak, bertan erabilgarri dauden baliabide teknikoez eta mekanikoez baliatuta argitaratutako egunkari edo aldizkaria barne.

Diru-laguntzaren xede diren gastuetan, eskuratze-kostua ezin izanen da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.

Egindako gastutzat hartuko da deialdi honen Ñ.2) idatzi-zatian ezarritako justifikazio-aldia amaitu baino lehen benetan ordaindutako gastua: o BAI x EZ.

Honako gastu hauek ez dira inoiz ere diru-laguntzen xedea izanen:

–Material inbentariagarrien edo kirol-ekipoen erosketa.

–Jardueren monitoreendako, laguntzaileendako edo arduradunendako diru-sariak edo opariak, eta joan-etorrietarako edozein dieta.

–Inprentan editatutako eskola-egunkari edo aldizkaria.

2.–Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuak egiteko epea: Justifikazioa aurkezteko ezarritako mugaegunarekin bat datorren epea, hau da:

–2015eko urtarrilaren 1etik ekainaren 26ra bitarte, 2014-2015eko ikasturteko 2. eta 3. hiruhilekoetan egindako jardueretarako.

–2015eko irailaren 1etik abenduaren 23ra bitarte, 2015-2016ko ikasturteko lehen lauhilekoan egindako jardueretarako.

K.–Azpikontratatzea.

Jarduera osorik edo zati batean hirugarrenek egitea hitzartzeko aukera, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat: x BAI o EZ.

Portzentajea: %100.

Onuradunak inola ere ezin izanen du hitzarmenik egin Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 30.7 artikuluan zehazten diren pertsona eta entitateekin, diru-laguntzaren xede diren jarduerak osorik edo zati batean egiteko.

L.–Diruz lagundutako jardueren finantzaketa .

Pertsona edo entitate onuradunek diruz lagundutako jarduerak finantzatu beharko dituzte, beren ekarpenen edo beste bide batzuen bitartez, atal honetan zehaztutako zenbateko edo portzentajean. Finantzaketa horren zenbatekoa, jatorria eta diru-laguntzaren xedea den jarduerari aplikatzeko era justifikatzeko betebeharra: o BAI x EZ.

Zenbatekoa edo portzentajea:

M.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Udalaren diru-laguntza jasotzea o bateragarria x bateraezina da helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk jasotzearekin, kontuan hartu gabe zer administrazio, entitate edo pertsonak eman dituen laguntza horiek.

Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo norberaren baliabideak gehituta, diru-laguntza horien xedea den jardueraren kostua baino handiagoa. Halakorik gertatuko balitz, bidezkoa izango da kostuaren gainetik lortutako soberakina itzularaztea, bai eta dagozkion berandutze-interesak eskatzea ere.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskatu edo lortuz gero, pertsona edo entitate onuradunak horren berri eman beharko dio organo emaileari. Jakinarazpen hori jakin bezain azkar egin beharko da, eta, edonola ere, jasotako funtsen erabileraren justifikazioa egin baino lehen.

N.–Ordainketa.

1.–Nola ordaindu: Diru-laguntzak modalitate honen arabera ordainduko dira:

o Diruz lagundutako ekintzak, proiektuak, jarrerak edo ekintzak justifikatu ondorengo ordainketa.

x Konturako ordainketa.

o Ordainketa zatikatua.

o Ordainketa aurreratua.

x Ordainketa mistoa, ordainketa zatikatuaren eta aldez aurrekoaren artekoa. Diru-laguntza honako bi epeetan ordainduko da eskola-aldi bakoitzean (urtarrila-ekaina eta iraila-abendua):

–Diru-laguntzaren % 50, aldez aurretiko ordainketa gisara, dagokion laguntza emateko ebazpena onartzen denean. Horrek berekin ekarriko du ikastetxe bakoitzaren aldeko gasturako xedapen-espedientea onestea.

–Diru-laguntzaren beste % 50, behin aurkeztutako ziurtagiriak aztertu eta baloratu ondoren.

Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie ordaindu onuradunei, ez badituzte eguneraturik tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.

Ikastetxe batek aurkeztutako faktura-ziurtagiriek hasiera batez eman dioten zenbatekoak baino gutxiago jotzen badute, justifikatu duen zenbatekoa ordainduko zaio.

Onuradunek diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko dute edo hori itzuli beharko dute, osorik edo hein batean, behar bezalako justifikaziorik ez badute aurkezten, edo Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako zioren batek ukitzen baditu.

2.–Bermeen eraketa:

o BAI x EZ.

Eratzeko modua eta zenbatekoa:

Ñ.–Justifikazioa.

1.–Justifikatzeko modalitatea: Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, modalitate hau erabiliko da:

x Justifikazio-kontua:

x Justifikazio-kontua, gastuen ziurtagiria aurkeztuta (Ordenantzaren 35. artikuluan ezarritako aginduekin bat). Onuradunak justifikazio-kontu bana aurkeztu beharko du deialdi honen Ñ.2) idatzi-zatian zehaztutako eskola-aldi bakoitzerako.

Justifikazio-kontua agiri hauek osatuko dute:

1. Ebaluazio-memoria, diru-laguntzen xedea den jardueraren gainean, non xehetasunez aitortuko baitira diru-laguntzen bidez finantzatu diren jarduerak eta haien kostua. Memoriak honako hauek jasoko ditu:

–Programaren edo proiektuaren izena.

–Diru-laguntzaren xedea, aurkeztutako aurrekontu eta proiektuarekin bat.

–Egindako jarduerak eta erdietsi nahi ziren helburuen zein lortutako emaitzen deskribapena.

–Proiektua edo jarduera garatzean egindako aldaketak.

–Finantzabideen zerrenda. Norbere funtsekin edo beste diru-laguntzekin finantzatu diren jarduerak deskribatu; kasu horretan honako hauek egiaztatu behar dira: funtsen zenbatekoa, jatorria eta haien aplikazioa diru-laguntzen xede diren jardueretan.

–Ondorioak.

2. Egindako gastuen eta jasotako diru-sarreren zerrenda izenpetua eta ordenan zenbakitua, kontzeptuen arabera ordenaturik eta zenbatekoen guztizkoa emanda, V. Eranskinaren arabera ordenaturik.

3. Aurkeztutako fakturak egiaztatzeko erantzukizuneko aitorpena, VI-A eta VI-B eranskinen arabera.

4. Diru-laguntzak zer jardueratarako erabili eta horien gastuen jatorrizko fakturak, edo horiek frogatzeko edozein dokumentu baliokide, merkataritzako trafiko juridikoan balio duena edo indar administratiboa duena, egindako gastuaren ziurtagiri gisa, modu korrelatiboan ordenaturik aurreko zerrenda zenbakituan emandako zenbakiaren arabera.

Honako hauek hartuko dira egindako gastutzat: trafiko juridikoan baliodun izan edo indar administratiboa eduki eta egindako gastuen gainean balio frogagarria duten agirien bidez aurkeztutakoak, betiere hurrengo idatzi-zatiarekin bat. Halaber, ez dago egiaztatu beharrik ordainketa justifikazio-aldia amaitu baino lehen egin dela.

Egindako gastuak osagai guztiak jasotzen dituzten fakturen bitartez egiaztatuko dira, eta inongo kasutan ez dira onartuko ordainagiri hutsak edota kutxako tiketak. Fakturak zergei buruz indarra duten legeen arabera jaulkiko dira, haietan zehazturik fakturatzen duen enpresaren edo sozietatearen izena eta IFK, jaulkitze-data, fakturatutako objektu edo kontzeptu bakoitzaren kontzeptua, zenbatekoa eta xehekapena, zigilua, ezarritako BEZa eta faktura-egilearen sinadura. PFEZren atxikipena ere adieraziko da, autonomo diren pertsonen kasuan. Faktura jaulkitzen duen entitatea BEZetik salbuetsirik dagoenean, organo eskudunak emandako egiaztagiria aurkeztu beharko da, kasuan kasuko salbuespena egiaztatu eta horretaz fede emateko.

Justifikazio-agiriak jatorrizkoak izanen dira, eta fotokopiak aurkeztuz gero, unitate kudeatzaileak behar bezala konpultsaturik aurkeztu beharko dira.

Diru-laguntza emateko aintzat hartu diren baldintzak aldatzen badira, eta, edozein kasutan, beste administrazio, pertsona edo entitate publiko edo pribatu batzuek emaniko diru-laguntzak aldi berean eskuratzen badira –eta ez bada horien berri lehenago eman–, diru-laguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da.

Halaber, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu eginen da, justifikatutako gastuak diru-laguntzaren xede izan direnak baino gutxiago badira, edo aurreikusi baino diru-sarrera gehiago eskuratu badira.

Behin gauzatutako jarduerei dagokien justifikazioa aztertu eta gero, Udaleko teknikari eskudun batek balorazio-txosten bat egin eta sinatuko du. Bertan espresuki jasoko da guztiz bete izan dela diru-laguntzaren xedea, edo, bestela, justifikazioaren onespena eragozten duten akatsak edo inguruabarrak zein diren.

o Justifikazio-kontua, kontu-ikuskaritzaren txostena aurkeztuta:

Bestelako edukirik: o BAI o EZ.

o Justifikazio-kontu sinplifikatua.

o Gastuaren egiaztapena, moduluka (Ordenantzaren 37. artikuluan ezarritako aginduekin bat):

Zehaztu beharrekoak:

–Modulua osatuko duten unitateak.

–Moduluaren unitate-kostua.

–Gainerako inguruabarrak.

o Kontabilitate-orrien aurkezpena:

Pertsona edo entitate onuradunak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du egiaztatzeko aurkeztutako kontabilitate-orriak ofizialak direla, eta entitatearen kasuan kasuko organo eskudunak behar bezala onetsiak.

o Beste sistemaren bat:

2.–Justifikazioa aurkezteko mugaeguna: Onuradunak justifikazio-kontu bana aurkeztuko du eskola-aldi bakoitzerako, honako epe hauetan:

–2015eko ekainaren 26ra arte, 2014-2015eko ikasturteko 2. eta 3. hiruhilekoei dagokien aldiaren kasuan.

–2015eko abenduaren 23ra arte, 2015-2016ko ikasturteko 1. lauhilekoari dagokion aldiaren kasuan.

Justifikazioa epearen barruan aurkeztu ezean, edo aurkeztutako justifikazioa eskas joz gero, Udalak hura aurkezteko premiatuko du onuraduna, eta 15 eguneko epea emanen dio horretarako, halako moduz non, epe horretan aurkeztu ezean, diru-laguntza itzularaziko dio onuradunari edo hura kobratzeko eskubidea galdu duela joko da.

O.–Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak.

Zilegi izanen da hala jasotako diru-laguntzak itzularaztea, osorik edo hein batean, nola berandutze-interesak galdatzea –diru-laguntzak kobratu eta hortik aitzina, dirua itzultzea bidezkoa dela erabakitako egunera arte–, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 45. artikuluan ageri diren itzularazteko arrazoietako batek ukitzen badu onuraduna, eta idatzi-zati honetan aurreikusitako gainerako kasuetan.

Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak: o BAI x EZ.

P.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

Q.–Kontuan hartu beharreko beste batzuk.

R.–Eranskinen aurkibidea.

x I. Eranskina.–Eskabide-eredua.

Deialdi honetako eranskinaren arabera.

x II. Eranskina.–Erantzukizuneko aitorpena, onuradunak betekizunak betetzen dituela eta onuradun izateko ezein debeku ziok ukitzen ez duela ziurtatzeko.

x III. Eranskina.–Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru-laguntzak eskatu izanaren gainean.

o eranskin osagarriak.

–IV-A eta IV-B Eranskinak.–Programa-aurrekontua.

–V. Eranskina.–Egiaztagirien zerrenda zenbakitua.

–VI-A eta VI-B Eranskinak.–Erantzukizuneko aitorpena, aurkeztutako fakturen gainean.

Iruñean, 2015eko martxoaren 13an.–Zinegotzi Delegatua, Fermín Javier Alonso Ibarra.

Iragarkiaren kodea: L1506443