89. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Francisco Joaquin Iriarte Zahar eta Jubilatuen
Etxearen Estatutuak aldatzeko proposamena

Baztango Udalak, 2015eko apirilaren 28an egin osoko bilkura berezian, honako hau erabaki zuen:

“Ikusirik Baztango Udalak 2015eko otsailaren 26an egin zuen osoko bilkura arrunteko aktaren 6. erabakia, honako hau onartu zuena:

1.–Baztango Francisco Joaquin Iriarte Zahar eta Jubilatuen Etxeko Estatutuetan -Baztango Udalak 1985eko azaroaren 15ean egindako bilkuran onartuetan- proposatutako aldaketa onartzea.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bere ondorioetarako.

Aintzat harturik Udaleko talde guztien nahia, haien eledunek Idazkaritza honetan hala azaldua, erabakia hasiera batez onartua izatea zela, hilabete batez jendaurrean izan zedin eta izan zitezkeen alegazioak aztertu ahal izan zitezen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legea kontuan harturik, Osoko Bilkurak aho batez honako hau onartu du:

2015eko otsailaren 26an egin zen Baztango Udalaren osoko bilkura arrunteko aktaren 6. erabakiaren akatsa zuzentzea.

Hau adierazten den tokian:

1.–Baztango Francisco Joaquin Iriarte Zahar eta Jubilatuen Etxeko Estatutuetan, Baztango Udalak 1985eko azaroaren 15ean egindako bilkuran onetsietan, proposatutako aldaketa onartzea.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bere ondorioetarako.

Honela adieraziko da:

1.–Baztango Francisco Joaquin Iriarte Zahar eta Jubilatuen Etxeko Estatutuetan, Baztango Udalak 1985eko azaroaren 15ean egindako bilkuran onetsietan, proposatutako aldaketa hasiera batez onartzea.

2.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 30/1992 Legearen 325.1 artikuluarekin bat, onartutako aldaketa jendaurrean eduki beharko da hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ahal izan ditzaten.

Jendaurreko epealdia iraungirik alegaziorik aurkeztu ez bada, aldaketa behin betiko onartutzat emanen da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Baztanen, 2015eko apirilaren 28an.–Alkate udalburua, Garbiñe Elizegi Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L1506646