89. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

01/2015 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2015eko apirilaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2015eko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 01/2015 espedientea. Kreditu bereziak eta kreditu-gehikuntzak dira, zenbait gasturi aurre egiteko.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, 216.3 artikuluak hartara igortzen baitu, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina; gisa hartara, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta bidezko erreklamazioak egin.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasota dauden erabakiak bete daitezen.

Barañainen, 2015eko apirilaren 29n.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1506538