89. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Juan Pedro Pedroarena Etulain. Jarduera: ibilgailuen tailerra, eta txapa eta pinturaren konponketa. Tokia: Auritz, 5. poligonoa, 213. lurzatia, Iruñea-Frantziako errepidea, 6-behea.

Auritzen, 2015eko apirilaren 28an.–Alkatea, José Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L1506515