89. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

545/2015 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, M.ª José Barrón Perea andrea Arrosadiko Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren 16.5 artikuluak xedatzen du ezen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileei buruzko berariazko araudi indardunarekin bat izendatuko eta kargutik kenduko direla erizaintza unitateetako buruak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko ahalmena.

Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. M.ª José Barrón Perea andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Arrosadiko Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du postuaz.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Ebazpen hau Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileria Zerbitzura eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetzara, Lanbidearen Kudeaketa eta Garapenerako Zerbitzura eta Ordainsariak eta Prestazioak Kudeatzeko Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunari jakinaraztea. Ohartarazten zaio ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela haren kontra, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2015eko martxoaren 30ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: F1505452