89. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

1. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Alloko Udalak, 2015eko apirilaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015ko aurrekontuko 1/2015 aldaketa, kreditu gehikuntzari buruzkoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Allon, 2015eko apirilaren 28an.–Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1506500