89. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Aberingo Barrutiko hilerrien erabilera arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Aberingo Udalak, 2015eko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Aberingo Barrutiko hilerrien erabilera arautzen duen ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aberinen, 2015eko apirilaren 28an.–Alkatea, David Arnedillo Urricelqui.

Iragarkiaren kodea: L1506504