89. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

115/2015 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana. Honen bidez agintzen da ordain daitezela ikerketan ibilbide nabarmena duten ikertzaileek lanpostu iraunkorrak betetzeko laguntzak, 2013. urterako. Estatuko Administrazio Orokorraren –Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren bidez– eta Nafarroako Foru Komunitatearen –Hezkuntza Departamentuaren bidez– arteko lankidetza hitzarmenaren esparruan ematen dira laguntza hauek.

Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzuaren zuzendariak txosten bidez azaldu ditu Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko lankidetza hitzarmenaren espedientearekin lotutako inguruabar guztiak, ikerketan ibilbide nabarmena duten ikertzaileek lanpostu iraunkorrak betetzeko laguntzak emate aldera, 2013. urterako. 2014ko urriaren 15eko txostenean jaso denaren arabera, Nafarroako Gobernuak erabaki zuen hitzarmenaren testua onestea, eta 2014ko abenduaren 30ean sinatu zen. Hitzarmenaren 4. klausulak xedatzen du ezen Hezkuntza Departamentua lankidetzan arituko dela eskualdatutako funtsak kudeatzeko eta banatzeko, hitzarmeneko beharkizunak beteko direla bermatuz. Orobat, klausula horren arabera, Foru Komunitatea beharturik dago ezagutzera ematera Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak egindako finantzaketa, hitzarmeneko jardueretarako ematen diren laguntzetarako.

Aurrekoa betez, beharkizunak betetzen direla egiaztatzeko tramiteak egin ditu zuzendaritza nagusi honek; hortaz, hurrengo tramitea da laguntzak ordaintzea agintzen duen ebazpena ematea.

Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak esleitutako ahalmenen arabera, eta kontuan izanik Estatuko Administrazio Orokorraren –Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren bidez– eta Nafarroako Foru Komunitatearen –Hezkuntza Departamentuaren bidez– arteko lankidetza hitzarmena, ikerketan ibilbide nabarmena duten ikertzaileek lanpostu iraunkorrak betetzeko laguntzak emateko, 2013. urterako.

EBATZI DUT:

1. Guztira 260.000 euroko gastua baimentzea, 2015erako luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko "I3 programa, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioarekin egindako hitzarmena" izeneko 427000-42740-4812-322302 kontu-sailaren kargura. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak Ikerketa Mediko Aplikatuko Fundazioari (FIMA), IFK: G82198524, emandako laguntzaren ordainketari dagokio zenbatekoa, taula honetako ikertzaileak iraunkorki kontratatzeko:

ENTITATEA

IKERTZAILEA

NANa

KONTRATAZIO EGONKORREKO POSTUA/DATA

SARTZE DATA

Ikerketa Mediko Aplikaturako Fundazioa

Noelia Casares Lagar

13303672M

Immunologiako eta terapia genikoko laborategiko arduraduna

2013-4-23

Ikerketa Mediko Aplikaturako Fundazioa

Sandra Hervás Stubbs

31649548F

Immunologiako eta terapia genikoko laborategiko ikertzailea

2013-4-23

2. Ikerketa Mediko Aplikatuko Fundazioari (FIMA), IFK: G82198524, 260.000 euro ordaintzeko agindua ematea, 1. puntuan aipatutako kontzeptuengatik.

3. Ikerketa Mediko Aplikatuko Fundazioari (FIMA) adieraztea ezen, espedienteari jarraipen egokia egiteko, Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzuari aurkeztu beharko dizkiola ikertzaileak postuan segitzen duela frogatzen duen justifikazioa eta urteko zenbatekoa egoki diren betebeharrak ordaintzeko erabili izanaren ziurtagiria, laguntzek irauten duten hiru urteko bakoitzaren lehenbiziko hiruhilekoan, finantzatutako postu bakoitzerako.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea aipatutako ikertzaileei, Ikerketa Mediko Aplikatuko Fundazioari (FIMA), Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Erakunde Harremanetarako Zuzendariordetza Nagusiari, Hezkuntza Departamentuan dagoen kontu-hartzaile delegatuari, Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzuari, Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2015eko apirilaren 7an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

Iragarkiaren kodea: F1505292