2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, hondakinak kudeatzeko teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian
2015eko martxoaren 5ean Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen hondakinak kudeatzeko teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia. Horren laugarren atalari jarraikiz, ondoko hau erabaki dut:
1.–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:
Onartuak:
Txomin Elgorriaga Astondoa.
Baztertuak: Bakar bat ere ez.
2.–Oposizioko lehenbiziko ariketa 2015eko maiatzaren 15ean izanen da, goizeko 9:00etan, Etxalarko Udaletxean. Epaimahaiak ariketa batzuk nahiz guztiak egun berean egitea erabakitzeko ahalmena du.
Etxalarren, 2015eko apirilaren 21ean.–Lehendakaria, Miguel María Irigoien Sanzberro.
Iragarkiaren kodea: L1506469