2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
Datuen babesari buruzko araudiaren aplikazioa
Datu pertsonaleko fitxategiak sortzea
Odietako Alkatetzak, apirilaren 21eko 18/2015 Ebazpenaren bitartez, honako hau ebatzi zuen:
Gaia: Datuak babesteari buruzko araudia Odietako Udalean aplikatzea. Odietako Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzea.
Lehena.–Ondoko fitxategiak sortzea, honako ezaugarri hauek eta egitura hau dituztela:
Harremanak.
Xede eta erabilera aurreikusiak: komunikazioa ahalbidetzea Udalarekin harremanen bat duen edonorekin, administrazio lanak erraztea, tramiteak egitea eta bizilagunei laguntza ematea, webgunearen bitartez ere.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanen dituzte, ahoz, e-mailez, edo datuak biltzeko inprimaki baten bitartez, eta fitxategian erregistratuko dira, aurretiaz aipatutako xedeetarako.
Norbanako edo talde ukituak: harremanetarako pertsonak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio datuak: izen-deiturak, posta helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa eta faxa.
Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
Fitxategiari emandako segurtasun maila: oinarrizkoa.
Organo arduraduna: Odietako Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Odietako Udala.
Laguntzak eta diru-laguntzak.
Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalak emandako laguntza eta diru-laguntzen kudeaketa.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, datuak biltzeko inprimakien bidez.
Ukitutako norbanakoak edo taldeak: laguntzen eta diru-laguntzen eskatzaileak eta onuradunak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
Identifikazio datuak: izen-deiturak, posta helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa, NANa, sinadura eta egoitza-baimena.
Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
Enpleguaren gaineko datuak.
Inguruabar sozialen datuak.
Merkataritza arloko datuak.
Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
Datuen komunikazioa: Udalaren webgunean edo udal aldizkarian argitaraturik.
Fitxategiari emandako segurtasun maila: oinarrizkoa.
Organo arduraduna: Odietako Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Odietako Udala.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea aipatutako fitxategiak dagokien erregistroan inskriba daitezela Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan.
Erripan, 2015eko apirilaren 22an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L1506451