87. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Nafarroako Behereko etorbideko 6ko etxebizitzen eraikinean igogailua paratzeko Plan Berezia. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2015eko martxoaren 31n egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

Tokiko Gobernu Batzarrak 2015eko urtarrilaren 27an egindako bilkuran hasiera batean onetsi ondoren, iragarkia jarri eta jendaurrean egon da hilabetez. Iragarki hori 2015eko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 19an, argitaratu zen, bai eta Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan ere (Diario de Navarra eta Diario de Noticias), 2015eko otsailaren 12an. Jendaurreko aldi horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

Ikusirik Hirigintza Alorreko zuzendariak 2015eko martxoaren 26an egindako txostena, baita Hirigintzako Informazio Batzordeak egun berean emandako irizpena ere,

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Nafarroako Behereko etorbideko 6ko etxebizitzen eraikinean igogailua paratzeko Plan Berezia (35. poligonoko 89. lurzatia). Sustatzailea Nafarroako Behereko etorbideko 6ko jabeen elkartea da.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea Plan Berezia behin betiko onesteko erabakia.

Hirugarrena.–Behin betiko onetsitako dokumentuaren ale bat erabaki honekin batera igortzea Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentura, behin betiko onetsi ondoko hamar eguneko epean.

Laugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari, ukituei, Hirigintza Alorrari, Udaltzaingoari, Ekonomia Alorrari eta Idazkaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jakinarazten dut orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da administrazio egintza honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra errekurtso hauek para daitezkeela:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazten edo argitaratzen denetik aitzina, espresa bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

Konponbide bat proposatu nahi da, esku-hartzea egiteko konponbidearen planteamendua eta baldintzak kontuan hartuko dituena, eta, azaldu den moduan, eraikigarritasuna eta multzoaren aprobetxamendua handitzea ekarriko ez duena, aipatu arauan azaltzen den moduan ulertuta.

Hala, goiko solairuetan irtengune bat eraikitzeko aukera planteatuko litzateke, betiere beheko solairuko egungo lerrokadura errespetatzen bada eta honako zehaztasun hauei jarraitzen bazaie:

–Kanpoko lerrokadurak:

2. planoan agertzen direnak izanen dira, eta bat datoz orain daudenekin eta hegalkineko gorputzarekin (2,40 x 1,46 m-ko neurria), Nafarroa Behereko etorbide alderako fatxadaren erdialdea okupatuz (zertxobait eskuinaldera).

Horrek 3,50 m²-ko azalera gehitzen du goiko solairuetan, guztira 17,5 m² lau solairuen eta teilatuperako sarbidearen artean.

–Barneko lerrokadurak eta okupazioa:

Ez dira aldatu. Igogailu egokitu baten instalazioek berekin dakarte oraingo eskailerak botatzea eta beste batzuk egitea. Kanpoaldeko bolumena horretarako eraikiko da, baina ez da obra gehiagorik eginen eta ez da handituko etxebizitzen, atariaren eta eraikineko eremu komunen azalera edo une horretako lurzoru okupazioarena.

–Eraikinaren inguratzailea:

Egungo bolumenak gehi fatxada nagusiko eranskinak osatzen dutena. Ez dira sestrak aldatuko eta ez da estalkia goratuko. Aurreikusi den igogailuak ez du beharrezkoa gainean “kasetoi” bat eraikitzea eta, hortaz, oraingo ezaugarri bolumetrikoak mantenduko dira, aipatu den bolumen erantsiaren kasuan izan ezik.

Onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Tafallan, 2015eko apirilaren 14an.–Alkate udalburua, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1505940