84. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 572/2013 prozedura arrunta

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 572/2013 prozesuan epaia eman da 2014ko uztailaren 25ean, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Felisa Ubani Berrobiren jaraunspen jasogabeari eta jaraunsle ezezagunei legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2015eko martxoaren 30ean.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1504993